|
Pilatosenean
Ortzilare eguna
noizbait argitu ze,
egun triste iluna,
noiz Jauna agertu ze
guzia ilundurik:
Ain deslustratu ze!
Nekez ezaun beiraturik.
Sobra Jaun sanduak
pasatuareki
ez ase juduak,
ez oraño orreki;
Jaun maitagarria
il ta odolareki
ase nai dute egarria.
Presentatzen dute
Presidenteari:
Entregatzen dute,
ez justiziari
atenditu naiez,
bai beren irari
asetzera eman naiez.
Lekuan sartzeko
eskrupulo dute,
ona ilarazteko
pixkarik eztute,
sandu kontrakoak,
marka goi baitute,
direla infenurakoak.
Juezak aiturik
aiek ta presoa,
klaroki ezaundurik
aien exzesoa
inbidiarena,
ta arren on osoa
ez dezakela kondena:
Publikatu zuen
askotan atrarik,
etziola aurkitzen
batere kulparik:
Jangoikoareki
doaiela penarik
deus gabe edo gutireki.
An aiek oiuak,
an alegazioak,
eta an arroituak
eta turbazioak,
eta gezurketak
eta akusazioak,
irak, inbidiak, kejak.
Onek nastekatzen
duela jendea
galtzera botatzen;
ta potestadea
deserrespetatzen;
au dela erregea
Kristo bera seguratzen.
Alako gauzeki
Pilatos turbatu
ze, ta berareki
sollik barneratu,
galdetzen ziola:
Errege zara zu
agian? Nondik ta nola?
Errege naizela,
orrek dio, ta nik
diot eztutela
nik ori mundutik;
egia errateko,
mundura jaiorik
nago, ta seguratzeko.
Jesusek au erran,
ta Pilatos bera
atra ze berriz an
sinestaraztera
kausarik eztela,
ta palakatzera
jende bat ain errebela.
Ta bazkoagatik
libertatzen zuten
bat presoetatik,
zein ere nai zuten:
Preso bat deitua
Barrabas bazuten,
ladron agitz famatua.
Karzelean dago,
zio, gaixtoetaik
bat preso; emen dago
Jesus ez aietaik:
Biz zuen eskura,
zein nauzen bietaik,
Jesus edo ladron gura.
Gauza arrigarria,
autan paratzea!
Iago izigarria,
ladrona autatzea
Jesusen aldean!
Iago imitatzea
guk juduak maldadean!
Juezak ez galdu
nai gizon sandua,
ezta desgustatu
nai jende judua,
eztare arrixkatu
nai bere burua:
Eztaki nora jokatu.
|
|