|
Matelekoa
Mintzatu zeneko,
batek eman zion
erru mateleko
bat, eta erran zion
Jaun onegiari,
ia ala bear zion
erran Pontifizeari.
Jaunak sufritzen du
sereno zaflada;
emeki erraten du:
Gaizki errana bada,
zertan, erran zazu;
ongi barin bada,
zergatik eman didazu?
Baña ongi naiz erran,
nior fabore eztu;
naiz guzis ona izan,
guziak kontra tu:
Orren aurpegia
beiratus, heritu
nau ni, Jesus onegia.
|
|