|
Kaifasenean
Andik erman zute
Kaifasen etxera,
eta an sartu zute
beren batzarrera,
inik zeukatela
gogoa galtzera
Jesus ia, nola nai dela.
Andik eta emendik
akusatzen dute,
bai, baña niondik
aurkitzen eztute
nola kondenatu,
ezin ere dute
gezurketa konformatu.
Dago Jesus humil,
aien maldadea
beiratus, beti ixil,
ta majestadea
disimulaturik,
ta potestadea
orduan deteniturik.
Kaifas an suturik
da goratzen dena,
bai, ta alegaturik
Jaunaren izena,
manatzen du emen
erran dezan dena,
ia Kristo Jauna bera den.
Berorrek erran du,
dio Jesusek an,
ta emen aurrean du,
podore andian
ikusko dutena
lañuen gañean
etorzen goren gorena.
Urratus mantoa
oius ark erran du:
Onek Jangoikoa
bai blasfematu du;
testigo zeren da?
Nornaiek aitu du
blasfemia: Zer inen da?
Aiek, ildaiela,
guziek nai dute;
ori guti dela,
lixtukatzen dute,
gaizki milla modus
maltratatzen dute
eskus, oñes, irris, oius.
Biloak tiratus,
ta bera bulkatus,
begiak bendatus,
itsuki golpatus,
baita galdegiten
ederki burlatus:
Erran zak, nork emandiken.
Nork ikus, nork aitu
alako festarik?
Nork imajinatu
alako burlarik
Jaun gorenareki?
Berak ez irarik
orreki guziareki!
Bitartean pena
berze bat ere du:
Niork Jaun obena
defendatzen eztu;
maiteenak bere
maestru ukatzen du,
eztuela ezauntzen ere.
Nork pensa, nork erran
berze neke penak
zituenak izan
gure Jaun obenak?
Erman karzelera,
ta an ere eztutenak
uzten errepausatzera!
|
|