|
Epifania
Eguna argiturik
amirugarrena,
irur urrundanik,
errege berena
billa adoratzeko,
datoz, ta dutena
kontent auspeska ofratzeko.
Kontent aurkiturik
sinez billatuas,
naiz bai arriturik
etxola urratuas,
eztute urrikirik
neke pasatuas,
bai adoratzen kurturik.
Inzensu ofratzen,
mirra eta urrea,
ta ebeki mostratzen
beren erregea
Jangoikoa gizon
dela ezin obea,
naiz pobre gisara dagon.
Nai badio kristioak
egin honorea,
ofratu afektoak:
Urre da amorea,
inzensu antsiak,
mirra dolorea:
Ebeki bere irabaziak.
|
|