|
Azotatzea
Au miragarriro
zegon turbaturik,
lan gartan berriro
enbarazaturik,
lakiotik ezin
atra ia sarturik,
eztakiela zer egin.
Jendea deitzen du
juduen jauneki,
an itz egiten du
modu obeneki:
Ekarri didaze
gizon gau zeureki,
ta kausak errantidaze:
Ni naiz informatu
zeuren alzinean;
deus eztut opatu
kulpa diozenean,
Herodesek erez,
an zinatenean,
eriozkorik bentzait ez.
Utziko dut beras
eskarmentaturik
bear den maneras,
jaiai beiraturik.
Guziek boz batez
ziote uniturik:
Barrabas utzi ta au il bez.
Juezak orduan
diskurritu zuen,
nolako moduan
herituko zuen,
aien beraxteko,
ta zer inen zuen,
Jesus ez akabatzeko.
Azotarazten du
eskarmentatzeko
Jauna, ta heritzen du
lastimarazteko:
O juez gaixtoa!
Ez azertatzeko,
bai utsiteko jaioa!
Jesus gorrek lenik
kulparik ezpadu,
berorrek erranik,
zer pena bear du?
Beraxtu juduak
gero nola nai du,
gogor guzis ilunduak?
Azotatzen dute
denbora luzean,
zatikatzen dute
manera tristean,
odoles usturik,
ta eriozko oñazean
il-kolore paraturik!
O jende kruela,
nola ez lastimatzen!
Beiratzen dutela
ain gaizki tratatzen
gizon Jangoikoa,
ain nola izan bazen
tzakur edo otso gaixtoa!
O kulpa gureak,
zeñen penak ala
erredentoreak,
zor balu bekala,
pagatzen baititu!
O gizon mortala,
nola zuk agradezitu!
Gorputz gaixtoaren
zure tentatzean,
gorputz sandu garren
pensa penatzean,
ta naiak Jauna erran
azote-oñazean:
Aski da ia, ez iago eman.
|
|