|
Kontrizio...
Denbora ah nereak,
gaizki gastatuak!
Orren faboreak
ah malogratuak!
Nai dut negar egin
ta ala bekatuak
al badezaket desegin.
Bear nue eman nik
ene denboretan
neurau deseginik
orren amoretan,
ta al nuken guzia
egun guzietan,
gorputz, odol ta bizia.
Lan gau egin zue
orrek enegatik,
doble bear nue
nik berorrengatik;
kontra nik egin dut
txar izanagatik,
ta ala guzia galdu dut.
Bentzait al nukena
bear nue obratu,
manatzen duena
fielki guardatu,
naiz zela neketan,
naiz ere akabatu
neurau orren amoretan.
Baña trabajatu
kontrako aldera
naiz, ta dut botatu
guzia galtzera
beroi ofensatus,
ta arima erretzera
betikos sentenziatus.
Naiz anitz beñere
Jauna ez zerbitzatu,
biotzas berere
bear ze estimatu,
agoas aipatu,
gogoas pensatu,
borondateas maitatu.
Etzen lan errua
maitatzea, ez agitz
biotza prestua
baldin izan balitz,
ain amable delaik:
Amatzen dire anitz
gauza, banoak direlaik.
Jauna eztut amatu
nik bear bekala,
bai agrabiatu,
naiz maite dudala
askotan nik erran,
amore erreala
ez izan, bai itzak eman.
Gauza arrigarria!
Biotza zertako,
Jaun maitagarria,
ezpada orrendako?
Eztuena amatzen,
gusto gaixtotako
ta galdua da kontatzen.
Ni naiz alakoa,
ta ia zer inen dut?
Ene Jangoikoa,
negar egin nai dut
orren alzinean,
ta konfiatzen dut
berorren ontasunean.
|
|