|
(Altxaturik iruzkia)
Altxaturik iruzkia
belo garren atzean,
bai ene biotzean
itxeki bez su bizia.
Jesus Jaunak amazen
lurreko arima pobrea!
Nola arimak amorea
Jesus Jaunai ukazen?
Biotz txarra, zergatik
amanterik obenai
eztiozu onetsi nai?
Txar izanes, orgatik.
Bera da guzis noblea,
guzis abrats liberala,
guzis eder, nai bekala
guzis ona ta amablea.
Amanterik andiena
gure arimen da Jesus:
Nola amore gonen sus
ezta erretzen bizi dena?
Gure billa zerutik
etorri zen, ta guzia
in gugatik, ta bizia
eman zuen gogotik.
Infernura botarik
gindeude ia gu gizonak;
atra gaitu Jesus onak
infinito kostarik.
Ta guzien ondorean
zer ai da ala altxaturik?
Preso dago loturik
bere amoreen katean.
Lenik preso portalean,
preso gero baratzean,
gero preso pilarean,
preso gero gurutzean.
Portalean paxaeki,
baratzean kateeki,
pilarean sokaeki,
gurutzean itzeeki.
Baña nork zuke lotu?
Etzen aski paxarik,
itze, kate, sokarik:
Amoreak egin du.
Nork zezake garaitu
Sanson dibino andi ona?
Baña niork etzukena
amoreak egin du.
Nondik nora apaldu du,
nork ta nola Jangoikoa?
Nork eztaki? Milagroa
amoreak egin du.
Aur txipia ama Marian,
gero gaixto-gisa galdu,
orai berriz ala apaldu
ogiaren idurian.
Ain andia ta ain txipi,
Jesus, ori enegatik;
badakusat zergatik:
amorosteagatik ni.
Barin badut biotzik,
Jesus, nai dut, ilartaño,
ori iago guziak baño,
ori nai dut bakarrik.
Nola bear dut amatu
ain amante ta amablea?
Ain onegi ta noblea
nola bear dut pagatu?
Enegatik jaiorik,
bizi ta iltze enegatik,
eneki dago orañik!
Nork ikusi alakorik?
Sal duzuen traidoreak,
an dirutan itsuski,
ta emen doaiik ederki
orra emanik amoreak.
An utzi zen atratzera
bere odola dolores;
orai emen amores
orra emanik edatera.
An juduek zatikatzen
guzia llagaturik;
bera emen paraturik
bere llagak presentatzen.
An il zuten gurutzean,
nola balitz bekatari,
ta utzi da gure janari
bera onegis aldarean.
Ene arimaren esposo
ta erregalo barnera,
ala eldu da ematera
ezin iagos amoroso.
Zer nai du, ene Jesus ona,
enebaitan sarturik?
Besarka arrapaturik
salbatu bere gizona.
Pegatu bere onetik
nai dida, Jesus, niri,
ez nazaten an utzi
eskojituen etxetik.
Jesus esposo, ta esposa
arima kontatzen da;
ori errege; au inen da
beras erreina ditxosa.
Zeruko prenda tugunak
orrek on utzitigu:
Zer emanen eztigu
bera dena eman digunak?
Amen goneki bidean
indar ta konsolu dut,
ta oneki sinesten dut
bai atra salbo postrean.
An goiti gero glorian
gozatu berorreki,
kantatus alegreki
aingeruen konpañian.
Jesus ene salbadore
beti izan ta izanen da;
salbatzea segur da,
baitu amore ta podore.
Orai emen kurturik
oren oñetan, Jesus,
diot amoresko sus
negarretan urturik:
Barkatu, Jauna, barkatu
niri bere onagatik;
otoi otoi orgatik
ez nazala kondenatu.
Grazia ta gloria nik ez
eztut merexi; orrek bada
zu merexi, eman bezada;
orren onak supli bez.
(Ad majorem Dei gloriam)
|
|