SEIGARREN KAPITÜLIA
Aitzinekoaren landan ber igantian, edo Domi Sainthorez erraiteko hilen egünaz.
Hilez, eta hilen mezez
G: Elizak zergatik manatü dü egün bereber bat, hilen arima hon ororen othoitzeko?
I: Ororen algarreki ürgazteko.
G: Noren behar dügü güziz othoitü?
I: Nork bere askazi, adiskide, eta honkigilen.
G: Noren orano?
I: Othoitz bat ere, edo bereber güti eginen zaienean, Elizak ororen ama hon bezala, hartzen dü arranküra, hen ürgazteko.
G: Hilen Meza zergatik ezta orotan bestiak üdüri?
I: Zeren hoietan hertzen baitira alageranzia zeñharatzen dütien gaizak oro.
G: Zergatik?
I: Zeren Eliza orhitzen baita, bekhatiak herioa mündiala sar erazi diala.
G: Nola?
I: Zeren lehen gizona egin baitzen bizitzeko, eta bekhatiala eroriz, hilzera kondemnatü baita.
G: Eliza beraz ezta belzez estalzen, ez eta ülhünki ari kantatzen, lürreko honen galzia gatik?
I: Ez: hori da bekhatiaz dolü hartzeko.
G: Kristiek nola konsolatü behar die hilzian?
I: Ügürükiz, egün batez arrapiztüren direla.
G: Elizak nola erakusten dü ügürükite hori hil ohoretan?
I: Hanbat khanderaren pitziaz.
G: Hoiek orok zer erran nahi die?
I: Biziaren, eta alageranziaren zeñhariak dira.
G: Beraz alageranzia zerbait nahasten da hil ohoretan, eta zerbütxü saintietan?
I: Bai arrapitziaren ügürükitiaz.
G: Othoitzek ürgazten dütieia hilak?
I: Bai, eta gehienki althareko sakrifizioak.
G: Zergatik?
I: Zeren han Jesüs-Krist ohereskatzen baita, Jinkoareki gure bakiaren egilia.
|