32. igantian
HOGEI ETA HIRURGARREN KAPITÜLIA
Hirurgarren maniaz
G: Hirurgarren maniak zer nahi dü?
I: Igantiak begira itzak &c.
G: Zergatik Jinkoak manatü dü Igantia?
I: Egün hontan Jesüs gure Iauna hiletarik piztü zelakoz.
G: Zer egin behar da iganten onsa begiratzeko?
I: Enzün Meza saintia, ez lanik egin, ez hurak igaren korpitzaren alageranzetan edo ian edanetan, güziz tehernetan, iokü edo danzan.
G: Ezteia sori ordian lanik batere egitia behinere?
I: Ez: hurak Jinkoak debetatzen dütü lehia eta behar handian baizik Elizako iaber ordian solthüra galthatürik.
G: Zer egin behar da egün hartan?
I: 1. Goizan ahalaz parropia Meza osoa debotki, enzün othoitzer onsa beha eta iarraiki predikier edo kateximari. 2. Egüerdi ondoan enzün bezperak nork bere parropian, alkharri onsa egiten erakasteko. 3. Eginaren gañela ezar obra honetan ütsartiak korpitzaren eta espiritiaren desakitzen sori diren gaizetan.
|