Azaroko lehen igantian erraiten hasi behar da
LEHEN KAPITÜLIA
Jinkoaz, eta mündiaren kreazioniaz
GALTHOA: Nork kreatü eta mündian ezari gütü.
IHARDESTIA: Jinkoak.
G: Zergatik?
I: Haren ezagützeko, maithatzeko, zerbütxatzeko , eta halaz Paradüsiaren irabazteko.
G: Zer da Jinkoa?
I: Zeliaren, eta lürraren kreazalia, eta gaiza ororen jaun gehiena.
G: Badia Jinkoak korphitz eta arima bat?
I: Ez: Jinkoa da espiritü xahü, bethiereko, hatsarre eta ürhenze gabe bat; oro dakitzana, oro ahal ditzakiana, eta ezdeusetik gaiza ororen egilia.
G: Jinkoa korpitzeko begiez ikhus ahal dirogia?
I: Ez: zeren espiritü baita; gure arima ere espiritual delakoz, aizia, azanza, botza korporal direlarik, eztitake ikus.
G: Jinkoak eztianaz geroz korpitzik, nolaz korpitz elibaten itxuran erakusten zaizü?
I: Zeren espiritü bat ezpaitate erakuts, eta hala gure begiez, bihotzen Jinkoa gana altxatzeko.
G: Non da Jinkoa?
I: Zelian, lürrian, Ifernian, eta beste lekü orotan.
G: Zonbat Jinko da?
I: Ezta bat baizik.
|