37. igantian
HOGEI ETA ZORTZIGARREN KAPITÜLIA
Zortzigarren maniaz
G: Zortzigarren maniak zer nahi dü?
I: Iakile falsü ezizala.
G: Ezteia iagoitik sori gezür erraitia?
I: Ez behinere, ez eta gizon bati biziaren begiratzeko, edo mündü güziaren irabazteko.
G: Gezürrez edo gaizki minzatzez besteri damü egin derionaz, ihora züzen egin behar derioa?
I: Bai honetan, nola ohorian.
G: Gaizki bestez minzatzia bekhatü handi bat deia?
I: Bai ebastia beno gaistoago da, ohoria diharia beno haboro delakoz, eta gaitzago haren bühürtzia.
G: Zer da gaizki minzatzia?
I: Jente baten ohoriaren kontre zerbaiten erraitia, haren gaizki ezarteko.
G: Gaizki errailer behatzian laket izatiak Jinkoari ogen egiten derioa?
I: Bai Beraz erraitiaz bezala.
G: Gaizki erranez gal erazi den ohoriaz züzen egin behar deia?
I: Bai hoiez kofesatürik ere, bestela ihor eztaite salba.
G: Nola bühürtü behar zaio nori bere ohoria?
I: Kristi lagünaren kontre gaizki erranak ükhatüz, eta hartzaz ihork dakitzan hontarzün hon ororen irailiz.
G: Norbaitez gaizki erraiten enzütian, zer egin behar da?
I: Ahalaz ixil erazi gaizki errailia; edo xotilki elhia ützül bestetara; edo so batez ezagüt erazi hura gaitz zaiola.
G: Nola ihor begira daite gezürti izatetik, eta egia eztenaren erraitetik?
I: Gogoa hartüz hurak deebrien bekhatiak bezalako direla, zoin Jinkoak bethiz geroz hügü, eta borthizki gaztigatü baitütü.
G: Eta gaizki erraitetik?
I: Gure lagünaren maitez, eta peretxü handi baten harentako ükheitiaz; haren egite ororen alde honiala hartziaz, edo estaliz flakezia.
|