17. igantian
HAMABOSTGARREN KAPITÜLIA
Salbatorez
G: Zer besta dügü egüna?
I: Salbatore besta diot Jesüs-Krist gure Jauna Zelialat igan den egüna.
G: Jesüs-Krist etzena Zelian?
I: Bai han zen Jinko bezala Aita bethierekoareki, bena Zelialat igan da gizon bezala korpitz eta arimatan.
G: Nola?
I: Beraren indarraz.
G: Zer sinhesten düzü dela Zelia?
I: Dohatsien egongia.
G: Zergatik Jesüs-Krist hara igan da?
I: Hasteko gozatzen bere Erresümaren.
G: Zergatik orano?
I: Gure lekhiaren han adelatzeko, eta gure abokatü izateko.
G: Jesüs-Krist noiz igan da Zelialat?
I: Arrapiztü zenetik berrogei egünen ondoan.
G: Zergatik berrogei egün hurak ügürüki zütian?
I: Hanitz aldiz bere diszipülier agertüz segürtatü nahi baitzütian, egiazki arrapiztü zela.
G: Ütsartetan non zen Jesüs?
I: Ezta sori horren galthatzia, zeren Jinkoak ezpaiterikü ikhasi nahi ükhen.
G: Zelialat igan zen egünian zer egin zian?
I: Bere diszipülieki jan; lüzaz heki minzatü zen hurak Bethanialat eroan zütian, eta Olibetako mendiala, nontik Zelialat igan baitzen, hurak eskiak goratürik benedikatü zütianian.
G: Zer heltü zen ordian?
I: Hurak benedikatzen zütiala, emeki igan zen so zauskola bere diszipüliak, odei batek hen begier estal artio.
G: Eta haiek zer ikhusi zien?
I: Orano gora so zaudiala, bi aingürü xuriz estalirik agertü zaitzen.
G: Badakizia zer erran zerien aingürü haiek?
I: Etzela deusi gehiago sogiteko; eta Jesüs egün batez agerriz Zelütik jinen zela, harat igan zen bezala.
G: Gero diszipüliek zer egin zien?
I: Jesüs-Kristek manatü zerien bezala algarreki joan ziren Maria haren ama saintareki; eta ixil emeki ügürüki zien hitz eman zerien Espiritü Saintia.
G: Jesüs-Krist nola dago Zelian?
I: Ohore eta indar handieki, Jinko bere aitaren esküñeko aldian.
G: Horrek zer erran nahi dü?
I: Oro egin ahal ditiroala Zelian, eta lürrian.
G: Misterio honek zer eragin behar derikü?
I: Gure bihotzak Zelialat gora erazi; handitarzünik ez nahi ükhen, Jesüs-Kristek beria ager erazi dirogüno.
|