33. Igantian
HOGEI ETA LAURGARREN KAPITÜLIA
Laurgarren maniaz
G: Laurgarren maniak zer nahi dü?
I: Aita ama ohora itzak &c.
G: Jinkoak zer manatzen derie haurrer?
I: Laur gaiza, aita amak maitha, ohora, sinhets eta ürgatz ditzen.
G: Haurrek behar dütieia sinhetsi bere aita amak gaizorotan?
I: Bai, ezpadira Jinkoaren, eta egin bidiaren kontre haien maniak.
G: Nola ürgatzi behar dira?
I: Korpitzez eri, edo beharretan badira, ahalak heltü behar zaie; eta ariman bere penez konsolatü; hilzerakoan ere haier sakramentiak eman erazi.
G: Hil ondoan zer zor zaie aita amer?
I: Haien azken ordeñiak balia erazi, eta hentako Jinkoa othoi erazi.
G: Aita amez zer orano enthelegatzeko da?
I: Halaber ohoratü eta obeditü behar dütügüla gü beno zaharragoak, Eliza gizonak, kargütan direnak oro, hain espiritualekoak, nola tenporalekoak.
Zerbütxarier zer zor derie bere bürzagiza.
Maitetarzün, ohore, obedienzia, eta fidelitatea.
G: Manü haur onsa begiratüren dienek, zer sari dükeie?
I: Jinkoak mündü hontan, eta bestian benedikatüren dütü.
G: Aita amek ezterieia zerbait ordari bere haurrer zor?
I: Bai hazi behar dütie, eskola erazi gaztigatü, eta haier onsa bizitzen bere egite honez erakatsi.
|