6. igantian
SEIGARREN KAPITÜLIA
Aparizioren aitzineko igantian.
Besta hontan ere erraiteko
G: Zergatik daigün egü. besta hain handi bat dügü?
I: Aparizio delakoz.
G: Zer deitzen düzü Aparizio?
I: Jesüs-Krist gure Jaunaren ager erazitia.
G: Zergatik bestya horri izen hain edre bat eman derie?
I: Zeren Elizak hortan hirur misterio handi ohoratzen baitütü, zoñek Jesüsen goratarzüna erakuts erazi baitie.
G: Zoin dira hoik?
I: Hirur Errege zühürren adorazionia: Jesüs-Kristen batheiatü izatia Jondane Johane Batistaz: eta haren lehen mirakülia, huretik mahatsano egin zianian Kanako ezteietan, Galileako herrian.
G: Zer ziren hirur maje deithü hurak?
I: Hirur jaun handi izarren onsa ezagützale ekhia iaikiten den herrian zaudianak, zoin errege deithü baitira.
G: Hurak etziren beraz Jinkoaren popülükoetarik?
I: Ez: pagano ziren.
G: Zergatik Jinkoak bere semiaren adoratzera deithü zütian?
I: Erakusteko; ordü hartan paganoek haren ezagützia behar ziela.
G: Nola Jesüs zen eretziala hel erazi zütian?
I: Izar batez.
G: Non ikhasi zien profezien arau Jesüsek Betleemen izan behar ziala?
I: Jerüsalemeko hirian, zointan baitzagoan ordian gehienki egiazko Eliza.
G: Hirur erregek zer egin zien Jesüs haurra ediren zienian?
I: Adoratü zien, eta hari ohereskatü ürhe, inxensü, eta mirra.
G: Zergatik hirur dohain horik?
I: Errege bati bezala ürhe eman zerien: Jinko bat bezala inxensü; eta gizon bezala mirra, honen egün batez ehortzi behar geiaren ohoratzeko.
G: Jüdioak ere jin zirena haren adoratzera?
I: Ez: eta hura zen haien ütsüeri geiaren zeñhare bat.
G: Baia Herodes Jerüsalemeko erregia?
I: Honek alegia egin zian hura adoratü nahi ziala, bena etzian gogoan Jesüsen salha erazi nahia baizik, haren hil eraziteko.
G: Herodes zer üdüri da?
I: Ipokritak, zoñek Jesüs adoratü nahi diela ürüpen egiten baitie bena hura bereietan ezaba kürütxian berriz itzatzen die egite gaitzez.
G: Besta hortarik gozo hartzeko, zer egin behar da?
I: Jesüs Jauna gana hel eraziten gütian izarrari bethi iarraiki, diot haren ziaren deitziari.
G: Eta orano zer besterik?
I: Sobera jan eta edatiaren lekhütan, hari egin merexi dütian ohereskiak.
G: Nola?
I: Behar gaxoen eretzian, hoier honki egitez.
|