HAMIRURGARREN KAPITÜLIA
Batheyiaz
Joan. 3. v. 5. Math. 28. v. 19
G: Zer da Batheyia?
I: Lehen sakramentia; zoñek sortzetik orok dügün bekhatü orijinala xahatzen baiterikü, eta kristitürik Jinkoaren, eta Elizaren haurrak egiten.
G: Nork batheia diro?
I: Jaun erretorak edo haren lekhükoak, eta hoiek hel eztitakianian nork nahi, aita amek ere, hobeki dakianak.
G: Zer behar da onsa batheiazteko?
I: Hirur gaiza: hura, hitzak, eta intenzionia.
G: Zertan dago intenzione hori?
I: Elizak egiten dian bezalako kristau baten egin nahian.
G: Zoin hitz erran behar dira?
I: Nik batheiatzen ait Aitaren, + eta Semiaren, + eta Espiritü Saintiaren izenian, + hala biz.
G: Hitz horik minzarajez erran behar dira?
I: Zoinzaz nahi.
G: Zoin hurez batheiatü behar da?
I: Hur natüralaz: ezi eztaite batheia arrosa hurez, saldaz, ehez, ez eta belharretarik elkhiten direnez.
G: Nora isuri behar da batheyüko hura?
I: Haurraren büriala, edo bortxan haren beste eretze gehien agertian.
G: Noiz isuri behar da hura?
I: Erraitian, batheiatzen ait Aitaren &c.
G: Haurra bizi edo onsa batheiatü denez düda denian, zer egin behar da?
I: Batheiatü behar da hula; Jinkoaren haurra bizi bahiz, edo onsa batheiatü ezpahiz, batheiatzen ait Aitaren + &c.
G: Hil beldürrian etxen, edo bereber haurra batheiatü denian, berriz Elizan batheiatü behar dia?
I: Ez; ordian aski da, eman dakitzon krisma eta gañelako Elizaren zeremonia saintiak.
G: Zergatik Elizan haur batheiatzen denak egüz aita, eta egüz ama behar dütü?
I: Erakusteko: hala nola bere aita eta ama natüralek korpitza eman baiterie, Jinkoak eman derion arima bekhatiak theyütürik, egüz aita amek batheyiaren graziaz xaha erazirik, Jesüs-Kristen legian ahalaz bizi eraziren diela, Jinkoari haur espiritual berriz sorthiaren berme sartzen direla.
G: Berme espiritual haiek zonbat urthe behar die?
I: Egüz aitak hamalaur; eta egüz amak hamabi, biak onsa ikhasiak direlarik: gaztiagori ere fedezko püntü gehienak eta othoitziak balin badakitze.
G: Zoin izen haurrari eman behar zaio?
I: Saintü batena mithilkoari, eta sainta neskatilari; amorekatik Paradüsian Jinkoa gana artekari eta patron bura ükhen dezan; lürrian deno haren berthüter iarraiki dadin, eta othoitzer komenda.
G: Egiten deia askazkünterik Batheyian, eta Konfirmazionian?
I: Bai espiritualki: haur batheyiaren eta batheiazaliaren; egüz aita amen eta egüz aita amen artian: berhala gerthatzen da Konfirmazionian hartakoz etzate haier sori algarreki ezkonzia.
|