24. igantian
HAMAZAZPIGARREN KAPITÜLIA
Mezako sakrifizioaz
Luc. 22. v. 19. Hebr. 5. v. 1. Act. 13. v. 2.
G: Zer egiten düzü lehenik Iesüs-Kristen korpitzaz eta odolaz?
I: Meza saintian ohereskatzen zitizüt Jinko Aita bethierekoari, hen merexiez ene bekhatien parkamentiaren eta behar ororen ardiesteko.
G: Sakrifizio honzaz zer enthelegatzen düzü?
I: Jinkoaren handitarzünari altharian bere semiaz egiten zaion ohereskia, hari laketenik zaiona bezala.
G: Zergatik egiten da sakrifizio haur?
I: Jesüs-Kristek kürütxian berartzaz egin dianaren orhitzarretan, eta haren berthütiaren guri eretxekiteko.
G: Mezako sakrifizioan Jesüsek isurtzen dia bere odola, beste ordüz kürütxian bezala?
I: Ez: sakrifizio haur odolstatü gabe da.
G: Jesüs Krist hilzen deia sakrifizio hontan?
I: Bai üdüritan, bena ez egiatan.
G: Nola hori?
I: Üdüri delakoz, misterio hontan haren korpitz eta odol edireiten direnak ostian, eta kalitzan bata bestiaganik berhezi direla.
G: Bena egiazki berhezi direia?
I: Eztitake berhez gehiago, Jesüs-Krist hiletarik piztüz geroz.
25. igantian
G: Mezako sakrifizioan edireitian zer egin behar da?
I: Orhitü Jesü-Kristen hilziaz, Kalbarioan ikhusten bagünü bezala, eta haren minez honki gure bihotzak.
G: Elizak Jinkoari zer eskentzen derio Meza saintian Jesüsen, korpitz eta odolareki?
I: Kristi hon ororen othoitz eta gogo honak.
G: Zergatik?
I: Jinkoari laket zaitzolakoz, bere semiaren korpitz eta odolarekin eskenzen deritzogünian.
G: Nori egiten da sakrifizioa?
I: Jinkoari berari, haren gehiangoa eta hontarzün ezinago handien ezagützeko.
G: Zergatik Paradüsian diren saintiez orhitzarre egiten da Mezan?
I: Jinkoari eskerren emaiteko harganik ükhen dütien honez; erakusteko ere saintü, egin direla hontan ohereskatzen deriogün Jesü-Kristen merexiez, eta artekari izan dakizkün Jinkoa gana.
G: Zergatik apezak Mezan hartzen dü Iesüs-Krist ogiaren eta mahatsanoaren bi üdürien pian; ez aldiz bestek?
I: Hobeki sakrifikadore bezala erakusteko Iesüs-Kristen arimaren eta korpitzetik berheztia kürütxian; haren beraren korpitz eta odolaren hartziaz, ogiaren eta mahatsanoaren bi üdürien pian; zoin ezpaita apez eztirener.
|