 |
18. igantian
HAMABIGARREN KAPITÜLIA
Sakramentü güziez, zoñez Jinkoak emaiten baiterikü bere grazia
G: Zer da sakramentia?
I: Zeñhare ageri bat, zoñek Jesüs-Kristen manüz eta indarraz erazagützen, eta emaiten baiterikü grazia ageri eztena, gure arimen saintützeko, onsa hartzen dügünian.
G: Zonbat sakramentü dira?
I: Zazpi: Batheyia, Konfirmazionia, Korpitz Saintia, Penitenzia, Oiladüra, Ordena, eta Ezkonzia.
G: Nork ordenatü dütü sakramentiak?
I: Jesüs-Kristek.
|
 |