BIGARREN KAPITÜLIA
Andre Dana Mariaren sor egünaren. Bürüilaren 8
G: Egün zoin besta begiratzen dügü?
I: Andre Dana Mariaren sor egüna.
G: Beste jentiak bezala, haur sorthü deia bekhatiareki?
I: Ezta hori sinhesteko, ez eta Jinkoak Jondane Johane Batistari beno grazia gütiago egin deriola.
G: Jinkoak Jondane Johane Batistari zoin grazia egin zerion?
I: Santifikatü izatia, bere amaren sabelian zela; eta hori egin zian andre Dana Mariaren hitzak.
G: Hortik zer idokiten düzü?
I: Hark berak eztiala dohain gütiago bat ükhen, bena lehenago handiagorik.
G: Beraz andre Dana Mariaren saintütarzüna nolako zen?
I: Saintütarzün bethe bat; bekhatü güziez baita benialez xahü zenaz geroz: halaz Elizak sinhesten dian bezala. Conc. Trid. ss. 6. Cap. 23.
G: Zer da gorenik Birjina honen berthüteatan?
I: Honek haurzarotik Jinkoari hitz eman zeriona, bere birjinitatia begiratüren ziala.
G: Zertzaz lagünzen zian birjinitate saintia?
I: Othoitzetan, eta bereber bizitziaz.
G: Eta gañelan zerari zen?
I: Honek güziak egiten zütian Jesüs-Kristen ama gei zenak, eta haur bere sabeliala hartü eta egari behar zianak, merexi zian bezala.
G: Hortarik zer ikhasteko dügü?
I: Jinkoaren honkiak onsa geñhatü behar dütügüla, eta biziki adelatü Eukaristian Jesüs-Kristen hartzera.
G: Nork güziz behar dü jarraiki Birjina saintari?
I: Neskatilek eta emaztek, hura emakümiaren ohoria delakoz.
G: Zertan hura üdüri izan behar die?
I: Hura bezala ixil, eme, xahü eta behera izatez.
|