20. igantian
HAMAZORTZIGARREN KAPITÜLIA
Besta berriz Jesüs Jaunaren korpitz saintiaren ohoretan
Heben orhit, nola Dabid erregiak apezeki, lebiteki, eta popülü güziareki ohore handitan, Jinkoaren arkha eroaiten zian Obededomen etxera; gero berhala hantik Sioneko mendi saintiala, amorekatik hura egon ladin Dabid berak egin zerion Tabernaklian. 2. Reg. c. 6. Parapilo. c. 13.
G: Daigün ostegünian zoin besta ohoratzen dügü?
I: Althareko sakramentü saintiarena.
G: Zergatik Elizak prozesione hain ohoratü bat manatü dü egün hortan?
I: Bi arrazu gehienegatik.
G: Zoin da lehena?
I: Jesüs gure Jaunari eskerren emaiteko, zeren apairü Jinkoaz egin bat, eta hain sakrifizio saintü bat bethiko eman baiterikü.
G: Zoin da bigarrena?
I: Ohoratzeko Jesüs-Kristek bere Elizari eman derion indar handiaren, sakramentü saintü honen etsaien goitzeko.
G: Egün hortako prozesionian nola ediren behar da?
I: Espiritü bildü bateki, begiak behera so, tortxo bat eskian, Jesüs-Kristi egün hortan emaiten zaion ohoriaren zeñharetan, eta hain honki handi egin derikünaren orhitzarretan.
G: Hain honki handi baten Jesüs gure Jaunari ezagütziaren emaiteko, aski deia egün hortako prozesioniala, eta zerbütxü saintiala joaitia?
I: Ez; bena orano zortzi erriak diraiano, ahalaz Meza saintia enzün behar liate; eta egünian behin gütiena haren adoratzera joan elizala.
G: Zer gozo hartü behar da besta hortarik?
I: Misterio hori sinhets osoki, eta federeki erran ardüra, Jesüs-Krist ene Jauna sinhesten dizüt azkarki, zure korpitz eta arimareki zirela althareko sakramentü saintian.
G: Zer egin behar zaio gehiago?
I: Dohain hain handi eman derikünaren hari eskerrak eman, eta haren aitzinian egon peretxü berhezi bateki.
|