BOSTGARREN KAPITÜLIA
Khanderaillüko. Baranthailaren 2.
Aitzineko igantian erran behar da, baita bestan
G: Zoin misterio ohoratzen dügü daigün egün?
I: Andre Dana Mariaren Pürifikazionia, eta Jesüs-Kristen ohereskatzia elizan.
G: Lege zaharrian zer zen pürifikazioniaren zeremonia?
I: Legiak manatü zian, emazte güziak elizala joan litian xahatzera, erdzetik berrogei egünen ondoan, seme egin bazien; eta hirur hogeien ondoan, alhaba bazen.
G: Xahatze hark zer zeñharatzen zian?
I: Adamen bekhatürik landan, gure sortzia theyü eta eta maradikatü zela.
G: Bazena deusere theyürik Jinkoaren semiaren sortzian eta Mariaren erdzian?
I: Jinkoari eztatsala.
G: Zergatik beraz Pürifikazioniaren legetik igaran da?
I: Hümilitatez, eta beste emaztiak üdüri izateko, hala egin behar zian.
G: Zergatik hark Jesüs-Krist ohereskatü zian elizan?
I: Zeren legiak nahi baitzian, lehen sorthü haurrak han ohereska litian. Exodi 13.
G: Zergatik?
I: Orhitzeko Egiptan, Jinkoak bere popülia zilhetü zianian, ejipzienen haur lehen sorthiak oro hil erazi zütiala; eta israeliter bere lehen sorthiak bizirik begiratü.
G: Zer manatü zian gero?
I: Israeliten amek bere lehen haurrak ohereska litzoien, zoin berhala arrerosten baitzütien haren eskietarik, diharü emaiten zerienaz.
G: Pürifikazionian zer sakrifizio egiten zien?
I: Aberatsek axuri bat ohereskatzen zien; hon güti zienek bi urxapal, edo urzüme. Levit. 12.
G: Zergatik Ebanjelioa ezta minzo urxapal eta urxümez baizik?
I: Zeren Josefek eta Mariak, hon gabe zirelakoz, indar güti zienek bezala, bere ohereskiak egiten baitzütien.
G: Hortik zer ikhasteko dügü?
I: Gabeziaren maithatzia, zoñek Jesüs-Kristen etxekoak, eta hura bera üdüri eraziten baikütü.
G: Zergatik Jesüs-Kristek elizan ohereskatü izan behar zian?
I: Jente güzien berme bezala, hura han eman behar izan da.
G: Ihork ezagütü ziana hura ohereskü hortan?
I: Bai, Jinkoak haren ezagützeko, piztü zütian Simeon zahar dohatsia, eta santa Anna alhargün perestü, profetesa, eta barur egile handia.
G: Haur egün hartan zer ari zen?
I: Jesüs-Krist elizan ohereskatzen ziela haur minzo zen Israeleko popüliaren arrerostia ügürükiten zian ororeki.
G: Eta simeon gizon zahar saintiak zer egin zian?
I: Jesüs Jinkoaren haurra bere besoen artiala hartü zian, eta erran Nunc dimmittis kantoria.
G: Zer dio kantore saintü honek?
I: Zahar dohatsü hark etziala gehiago ansia hizez, ikhusiz geroz mündiaren argia izan behar ziana.
G: Gero zer egin zian?
I: Aitzindanik erran zütian, Jesüs-Kristek egariren zütian gaitzak, eta haren ama saintiak zütükian minak.
G: Zergatik khanderak pizten dira besta hontan?
I: Alageranzia zeñharetan, eta Simeonen erranaz orhitzeko, bai ezi Jesüs argia zatiala, paganoen argitzeko, eta Israelko popüliaren ohoretako.
G: Besta hontan zer ikhasteko da Maria ganik?
I: Jinkoaren legiari onsa jarraikitia, eta honi itzurtzeko ez ibil arrazu bilha.
G: Zer ikhasteko da Jesüs-Krist Jauna ganik?
I: Gihauren hareki aita bethierekoari ohereskatzia, güziz Mezako sakrifizio saintian.
G: Zergatik elizan egün oroz erraiten da Nunc dimmittis kantoria?
I: Simeon gizon perestiaz orhitzeko, eta harganik ikhasteko, eztügüla sobera behar nahi lürreko bizia.
G: Zer beraz nahitzeko dügü?
I: Jesüs-Kristen ükheitia.
|