4. igantian
LAURGARREN KAPITÜLIA
Egüberriren aitzineko igantian, bestan berian, eta ondokoetan erraiteko
G: Zoin besta ohoratzen dügü daigün egün?
I: Egüberri.
G: Zer erran nahi dü Egüberrik?
I: Jesüs-Krist mündü hontan sorthü den egün saintia.
G: Haren ama nor izan da?
I: Maria bethi birjina.
G: Zer dio honen bethi birjina izatiak?
I: Birjina zela erdi beno lehen; birjina erdzian; birjina erdi ondoan.
G: Zergatik Egüberriren bezpera gaia, bestiak oro beno ohoratiago baratü da?
I: Jesüs-Kristen gaiaz sorthü izan nahiaren orhitzarretan.
G: Zergatik sorthü da gaiaz?
I: Erakusteko haren jin aitzinian mündian ülhünpia zela.
G: Besta honek zer dü berhezirik beste ororen artian?
I: Zeren hontan hirur Meza erraiten baitira; bata gaiherditan; bestia argitzian; herena beste ordietako orenian.
G: Zeri gogoa eman behar da gaiherdiko Mezan?
I: Orhitü behar da Jesüs-Krist barrüki batetan sorthü dela, eta ezari aberen jantegi batetan.
G: Noiz itxura hontan güziz sogin behar deriogü?
I: Apezak haren korpitz adoragarria hitz sakramentalez altharen gañen ezarten dianian, altharia edüki behar da jantegi hura bezala, eta Jesüs-Krist adoratü.
G: Zer egin behar da bigarren Mezan?
I: Jinko haurra adoratü artzañeki, zoñi aingüriak erran baitzerien haren sor berria.
G: Zerk artzain saintü hoiek deithü zütian gure salbazaliaren sor lekhiala?
I: Zelüko müsika, eta kantore alagera batek.
G: Zoin kantorek?
I: Elizari hain ardüra Mezan erraitera laket zaionak, eta zoin Egüberriz boztario handiago bateki kantatü behar baita.
G: Zoin da haur?
I: Gloria in excelsis; zoñek baitio, Jinkoaren biz gloria lekhü gorenetan, eta lürrian bakia eman bedi boronthate hon diener.
G: Heren Mezan zeri gogoa eman behar da?
I: Ama Birjinak mündü hontan sorthü dian Haur hori, bethidanik Jinkoaren semia dela.
G: Jinkoaren semia, eta Mariaren semia bere persona deia?
I: Bai; ber persona da gizon egiazko, eta Jinko hontarzün oroz bethe bat.
G: Zer erran nahi da gizon egiazko izatia?
I: Gük bezalako korpitz eta arima baten ükheitia, eta gure üdüriala egina, bekhatia salbü.
G: Zergatik haurtü izan nahi da?
I: Gure flakezia güzien egartzeko, eta onsa maithatü izateko.
G: Jesüs Krist sorthü deia behardün eta nekezü?
I: Bai düda gabe, barrüki batetan sorthü denaz geroz, tenpora borthitz batetan, khüña bat ohatzeko ükhen gabe.
G: Zergatik?
I: Gabeziaren, eta gaitz egarten guri erakasteko.
G: Zer ohore gure salbazaliaren egite eta berthüte zor deriegü?
I: Her iarraikitia.
G: Nola gabeziari iarraikiren gira?
I: Maithatzez jente beharrak, eta ez gaizak ezar auherretan, lehenago hurak eman eztiener.
G: Eta besta hontan nola behar dügü iarraiki Jesüs Kristek egari dütian nekezier?
I: Herabe gabe; ez hotza gatik ere hutsik egin ioaitera haren zerbütxü saintietara.
G: Nola adelatü behar dügü besta hontara?
I: Konfesione hon batez onsa xahatürik, sü gorri bateki Jesüs Jauna hartürik, hari Jüdiek egin etzerien beno batzarre hobiagoreki.
|