16. igantian
HAMALAURGARREN KAPITÜLIA
Saint Marken; eta Letheriñen aitzineko igantetan orhit, errege Dabitek othoitz handiak egin zütiala popüliarentako, üzürriak hil eraziten zütianian; Jinkoari galthoz hura bera gal erazi lezan, 2. Reg. 24. v.14. 15. &c. Eta Dabitek orano hoñez popülü güziareki ihes egin ziala Absalonis, eta Jinkoaren azotiaren pian jarri
1. ARTIKÜLIA
G: Zer egiten da elizan Saint Markez eta Letheriñen hirur egünetan?
I: Prozesione, eta othoitz handiak egiten dira, zion deitzen baitira letheriñak.
G: Zer erran nahi dü Letheriña hitz honek?
I: Dio othoitziak, eta gomendiak.
G: Beraz leteriña hoiek zer dira?
I: Orok Jinkoari egiten deritzen othoitziak popüliari begiratzeko haren khexüeritik, eta honi galthatzeko, benedika ditzan lürreko frütü aitzinatzen hasi direnak.
G: Zergatik bi gaiza horik algarganatzen dütüzü?
I: Zeren gosia, agorreria, eta hilzia jentetan eta aberetan algarri ardüra jarraikiten direnak, baitira Jinkoaren azotiak.
G: Amatikatü behar dügia Jinkoaren khexueria?
I: Bai, eskandaloak emendatzen direnaz geroz: nork bere eretzian gaizki sobera egiten; eta Jinkoaren maniak oro ostiko petan erabilten.
G: Prozesionek nola ematzen die Jinkoaren khexueria?
I: Ogenen dolia, eta penitenzia ager erazitenago dütielakoz, kharrika orotara eta kanpoetara ihur doela, oihü egitera bezala, egizie penitenzia, eta Jinkoari parkamentü eska zakitzoie.
G: Zergatik goatza elizetarik elizetara?
I: Orotan artekari saintiak ediren nahiz.
G: Zer egiten da letheriñetan?
I: Jinkoaren ematzeko zerbütxia ahal dakigün güzia.
2. ARTIKÜLIA
Letheriñak zer diren
G: Zergatik hasten dira letheriñak?
I: Orok algarreki galthatzen diela Jinko Aita, Seme eta Espiritü Saintiaren miserikordia: hori dioie hain ardüra erraiten diren hitz hoiek: Kirie Eleison, Christe eleison. Kirie eleison: Grekez: o Jauna egigüzü mertxede! O Krist egigüzü mertxede! O Jauna egigüzü mertxede.
G: Gero zer erraiten da?
I: Bereber Jesüs Kristi hersatzen gira, eranzün erazi behar gütianari bezala.
G: Zer diotsogü?
I: Christe audi nos, Christe exaudi nos. Dio Krist beha zakizkü; Krist emagüzü.
G: Eta gero?
I: Deitzen dütügü berheziki Jinkoatan diren hirur personak, Aita, Semia, eta Espiritü Saintia, zoin baita Jinko bakoitz bat: diotsogüla, Miserere nobis. Egigüzü mertxede.
G: Letheriñen aitzinatzian zer diogü?
I: Ama Birjinaren, aingürü, patriarka, profeta, apostolü, martir, doktor, apezküpü, konfesor, apez, diakre, fraide, ermita, birjina, alhargün dohatsü, azkenekoz saintü eta sainta güzien othoitzer gomendatzen gira.
G: Zergatik?
I: Jinkoaren adiskide, eta Paradüsian diren ororen, gureki othoitzetan sar eraziteko.
G: Zer erraiten deriegü?
I: Ora pro nobis. Othoi egizie guretako.
G: Gero zer diogü?
I: Arrützültzen gira Jesüs Krist Jauna gana, zoin othoitzen baitügü, gure salbatzeko egin dütianez oroz, begira gitzan gaitz güzietarik, güziz bekhatütik.
G: Zer diogü Jesüs-Kristi?
I: Libera nos Domine. Jauna begira gitzatzü.
G: Eta gero?
I: Elizako jabiak oro, eta Jinkoaren popülü güzia bakian, eta ditxa honian bizi ditian othoitzen dügü.
G: Popüliak zer ihardesten dü?
I: O Jinkoa enzün gitzatzü, othoiez gautzü, Te rogamus audi nos.
G: Zer dioie, azkenzian hiruretan Agnus Dei erraiten dütügünek?
I: Hoiez othoitzen dügü Jesüs Krist Jinkoaren axuri mündiaren bekhatien xahazalea, behar dütügünak eman ditzagün, eta ogenak parka.
G: Othoitz haur nola ürhrnzen da?
I: Hatsarrian bezala, Jinkoari miserikordia galdegitez.
G: Horik direia oro?
I: Ez. Apezak popülü güziaren izenian hitza hartzen dü, eta erraiten Pater noster: gure Aita &c.
G: Zer dio gero?
I: Jinkoaren othoitzeko ürgatz gitzan, erranik psalmü bat: apezak berriz Elizako behar ororen gomendiak egiten deritzo: eta popüliak ihardesten derio.
G: Eta azkenekoz?
I: Apezak Jesüs-Kristen izenian, Jinkoari bere popülü güziaren galthoak eskenzen deritzo hanitz othoitzez, zoin ürhenzen baitütü gomendatzen deritzola biziak eta hilak.
3. igantian
Leteriñen bijiliaz, eta gañelatikoez
G: Zergatik eztügü jaten aragirik hirur letheriñetako egünez?
I: Othoitz ari girela, gure korpitzen hezteko.
G: Zergatik eztütügü osoki barurtzen?
I: Etzelakoz nozpait barur egiten Bazko tenpora, alageranziazko tenpora zelakoz.
G: Elizak zer erakasten derikü hain handi diren othoitz hoiez?
I: Egiazko othoitziaren espiritia.
G: Othoitz hoiek aspaldikoak direia?
I: Bai zahar dira, eta popülia saldoz hetan zabilan, lana ützirik hetara helzeko.
G: Zergatik beraz oraiko kristiek hain herabe die ibiltera letheriña eta prozesione penazko hoietara?
I: Debozionia arras hoztü zaielakoz.
G: Zergatik letheriñak egiten dira Salbatore bestaren aitzinexian?
I: Jesüs-Krist Zelialat igaiten dela, üdüri da Elizak bere behar güziak gomendatü nahi deritzola, zren jenten artekaria baita Jinkoa ganako.
|