LAURGARREN KAPITÜLIA
Jondane Esteberen bestako. Abentüko 26
G: Egün zoin besta ohoratzen dügü?
I: Iondane Estebe, kristien lehen martir izan denarena.
G: Zer da martirioaren grazia?
I: Bere odolaz segürtatzia Ebanjelioaren egiaren.
G: Eta zer orano?
I: Jesüs-Kristi erakustia haren hitzaren arau hura ahal oroz onsa maite dügüla, baita haren ohoretan gure bizia gal. Ioan. 15. v. 13.
G: Jondane Esteberen ohore berhezia zer da?
I: Jesüsen amorekatik hilzen erakastia hanbat martir saintüri.
G: Hoiek hanitz direia?
I: Bai: eztitake aski onsa izenta: tiran gaistoek hirur ehun urthez kristi perestü orotan hil erazi dütienak: orano minzatü gabe, geroz ardüra heretikoek, eta fede gabek hil erazi dütienez.
G: Martir hoien izigarri den saldoan, zeri güziz gogo hartzeko dügü?
I: Haur gazte eta birjinak erran eztaitian beno gehiago ikhusi izan direla, fediaren egarteko heriotze borthitzenetarik igaraiten.
G: Martir hitz honek zer erran nahi dü?
I: Dio iakile.
G: Elizaren gloria zer da beraz?
I: Hanbat iakileren odolak azkartü dian honen fedia.
G: Zer ikhasi behar dügü martir saintietarik?
I: Gure egite honez eta pazenziaz gure fediaren borogatzia.
G: Jondane Estebe ganik zer güziz ikhasteko dügü?
I: Gure etsaientako Jinkoari othoitzia.
G: Zer gozo ügürükiteko dügü gure etsaien eginen dütügün othoitzetarik?
I: Hoien hontzia: hala nola Iondane Esteberen othoitziak Iondane Paule bere hil eraziliaren kristi hon egitia ardietsi baitzian, harri khaldiz hura erhaiten zienen arropak begiratzen zütian ber orenian. Act. 7.
|