11. igantian
BEDERATZÜGARREN KAPITÜLIA
Septuajesimaren iganteko
G: Tenpora saintü hontan berheziki zeri gogoa emaiten düzü?
I: Eztirela orai erraiten kantore alagerak, zoin baitira Alleluya, Gloria in excelsis, Te Deum, eta kolore bioleta elizak hertzen diala.
G: Zergatik horik?
I: Dolü eta hasperen zeñharetan, bi arrazogatik.
G: Zoin da lehena?
I: Egün hoiek üdüri eraziten derizkie Adamen egünak, eta hura nola bizi izan zen, hasten gira elizan irakurtzen.
G: Zer erran nahi düzü Adamen egünez?
I: Dolüzko eta penitenziazkoak, nola baitira bekhatorek eta esterratiek merexi dütienak.
G: Elizak zer beraz erakasten derikü ororen dolü honzaz?
I: Alageranziak, sobera ian eta edatiak, karataiskeriak, eta beste solazak ützi behar dütügüla.
G: Zergatik?
I: Haur hon elibatek bezala, gure ama Elizareki nigar egiteko; orhitürik gure salbazaliaren herio pasioniaz.
G: Bigarren arrazoa zoin da?
I: Gorozüma saintiaren onsa igaraitera adelatzeko.
G: Zergatik beraz ihor egün hoietan, beste ordiez beno gehiago, sobera jan edan, erhokeria eta gaiza debetatier senthatüki iarraikiten da?
I: Horik oro dira Deebriaren xotileziak, Elizaren gogo saintien gal erazi nahiz.
G: Zer gaitzak orano egite gaisto hoietarik jiten dira?
I: Baruraren huntarzünaren, eta kristiek Gorozüman beste obra hon egin ahal litiroien ororen bidia hausten die.
G: Elizaren gogoari iarraikiteko, zer egin behar da Ihauterian?
I: Lehenik joan elizala gogo honez Meza saintiaren enzütera; han egon lüzaz ago, Jesüs Jaunaren bihotzez lagünzeko, besten haboroek ahazten dieno.
G: Eta zer orano?
I: Ützi jokiak, apairü handiak, karataiskeriak, danzak, eta gañelako gaiza debetatiak. Eta adiskidegoaz, edo ihes ezin eginez, hetarik zonbaitetan ihor helzen bada, beste ordiez beno zühürrago eta emiago agertü behar dü.
G: Karataits lasterkariak nor üdüri dira?
I: Indioak, eta soldado Jesüs Jauna bilaizi zienak, zoñek begiak thapatü baitzeritzen, eta hilzerakoan hari egin mesperetxü hanitz.
|