BIGARREN KAPITÜLIA
Apostolü, eta Ebanjelista saintiez.
Zoin urthekal hiruretan erran behar baita apostolien bestetan
G: Zoin deitzen dütüzie apostoliak?
I: Jesüs-Kristek lehen deithü dütianak, bere Elizako artzain izateko.
G: Zertako deithü izan dira?
I: Jesüs-Krist mirakülien jakile, eta legiaren begiari izateko.
G: Nontik güziz ageri zaikü, hen jakilegoa sinhetsi behar dügüla?
I: Haur bere odol isuriez segürtatü derikielakoz.
G: Jinkoaren hitzak nola zeñharatzen derikü apostolien izate ohoratia?
I: Haur zeñharatü da Apokalipsaren hamabi harri hoietan, zointan gañen hiri sainta ohatürik baita, diot Eliza, eta zointan gañen izkiribatürik baitziren hamabi apostolien izenak.
G: Zergatik Elizako habiak bezala edüki dira?
I: Zeren Eliza baitago apostolien erranetan gañen.
G: Apostolien erranek nola bethi iraiten die?
I: Batetik bestiala hel eraziten dütiela jaun apezküpiek, zoin baitira apostolien ondokoak.
G: Apostolü haboroez nolaz hain berri güti dakigü?
I: Hen frütiek ager eraziten dütie hen lanak.
G: Zoin dira hen frütiak?
I: Hen predikiek mündü güzia, herri ohiletrano Ebanjelioaz, eta kristi Elizaz bethe die.
G: Eta zoin dira ebanjelistak?
I: Jesüs-Kristen bizitze eta predikien laur izkiribazaliak.
G: Zoin da lehena?
I: Jondane Matheu apostolia, zoñek gure salbazalia hil zenetik sarri izkiribatü baitzian Jüdeako herrian.
G: Eta bigarrena?
I: Mark saintia Jondane Petiriren seme espirituala eta diszipülia, zoñek Errümeko hirian izkiribatü baitzian, Jondane Petirik han Eliza ohatü zianian, Jesüs-Krist hil zenetik hamar urtheren üngürünian.
G: Herena zoin da?
I: Lük medezi saintia, Jondane Pauleren lagüna eta diszipülia; zoñek bere Ebanjelioa izkiribatü baitzian, Jesüs-Krist hil zenetik hogei eta hirur urtheren üngürünian; eta zoñek lehenik haren haurzaroko misterioak ikhasi baiterizkü.
G: Eta laurgarrena?
I: Jondane Johane Jesüs Jaunaz maithatia, zoin lothü baitzen haren bolharrian, apostolier bere korpitz saintia eman zerien aiharian; bethi birjina izana, apostolü, ebanjelista, profeta zoñek bere Ebanjelioa hasten baitü Jinkoaren semaik bethidanik dian sortzetik.
G: Honek bere Ebanjelioa noiz izkiribatü dü?
I: Jesüs-Krist hil zenetik hirur hogei eta bost urtheren üngürünian, heretiko zonbaiten goitzeko, zoñek haren jinkotarzüna ükhatzen baitzien.
G: Lük saintiak eztia orano izkiribatü betse libürü bat?
I: Apostoliez eginak izkiribatü dütü, non baitira Elizaren hatsarrian igaranak, eta Iondane Paulez eginak.
G: Ebanjelisten izkiribietan, zeri hobeki gogoa emaiteko dügü?
I: Hen emetarzün eta hümilitatiari, zoñek hurak ohora eraziten baiterizkie, eta bere erranak sinhets eraziten, espiritia gogor eztiener.
G: Eta zer orano?
I: Hen bardin egiaren erraitiari, algarren berririk etzienian ere.
G: Zertan güziz apostoliak ohoratü behar dütügü?
I: Hümilitatiareki hen izkiribien irakurtez, eta predikier behatzez, zoñek hen erranak argitzen baiterizkie.
G: Zertan orano her iarraikiteko dügü?
I: Iesüs-Kristen amorekatik, gaitz egartian laket izatez.
|