15. igantian
HAMARGARREN KAPITÜLIA
Bekhatiaz, eta haren erremedioez, indüljenziez ere
G: Zer da bekhatia?
I: Jinkoaren legia hausten diana oro.
G: Zonbat bekhatü gisa da?
I: Biga: orijinala, eta aktuala.
G: Zer da bekhatü orijinala?
I: Adam mündüko lehen gizonaz egin dügüna, zoñez kozatürik sortzen baikira.
G: Zer zen bekhatü hura?
I: Jinkoak frütü debetatü zerionaren iatia Eden deitzen zen baratzian, edo lürreko Paradüsian.
G: Frütü hura gaisto zena?
I: Ez; Jinkoak eztü deus egiten gaistorik.
G: Zergatik beraz Jinkoak debetatü zerion hura gizonari?
I: Sinhetsiren zianez borogatzeko.
G: Zerk eragotzi zian lehen gizona manü haren haustera?
I: Deebriak hartara tentatü zian, eta aholkatü Eba haren emaztiaz.
G: Gizonak arren eztü egin bekhatürik, Deebriak eragin derionaz geroz?
I: Bai bekhatü handi bat ere, Jinkoaren graziarekin espiritü gaistoaren tentazionia gaeraiten ahal zianaz geroz.
G: Zer da bekhatü aktuala?
I: Gihaurek egiten dügüna.
G: Zonbat bekhatü aktual gisa dira?
I: Biga: mortala, eta beniala.
G: Zer da bekhatü mortala?
I: Jinkoaren grazia gal eraziten deriküna, eta gure arimari Zelüko bizitzia edekiten deriona.
16. igantian
G: Zonbat dira bekhatü mortal gehienak?
I: Zazpi: Ürgüillia. Abarizia. Aragizko bekhatia. Bekaizteria. Gormandiza. Khexükeria. Herrabia.
G: Zer da bekhatü beniala?
I: Jinkoaren grazia edekiten ezteiküna, bena bai hozten haren maitetarzüna.
G: Bekhatü mortaletan hilzen direnak zer gerthatzen dira?
I: Ifernialat doatza, bethikoz han deebrieki erratzera.
Bekhatü benialetan hilzen direnak mortalen ere ogenak parkatürik haiek orok merexi zien penitenzia, mündü hontan aski onsa egin gabe, zer gerthatzen dira?
Pürgatoriola doatza.
G: Zer da Pürgatorioa?
I: Lür pian süz bethe den lekhü bat Iferniaren althian, non arimek pena ezinago garratzaz pakatzen baitütie, eta zoñek bekhatien arau lüzaz iraiten baitie.
G: Pürgatorioko pener ihes egiteko, zer egin behar da?
I: Bizi gireno penitenzia; indüljenzia eta jübileuak irabaz; sakramentiak ardüra har Meza entzün debotki; Jinkoa onsa othoi, eta gañelako obra onak egin.
Gure bekhatiegatik Jinkoari zor deritzogün pena tenporalen parkamentia, zoin Elizak penitenziako sakramentütik berhez emaiten baiterikü, graziatan iarten bagira, eta obra honak egiten.
G: Elizak indüljenziez, eta jübileuez nola parkatzen derizkü gure bekhatü parkatiek merexi dütien gaztigiak?
I: Jesü-Kristen, Andre Dana Maria, eta beste saintien hongiginak, Jinkoari zor deritzogünen honimentütan, eretxekiten derizküla.
G: Nork eman ditzake indüljenziak?
I: Aita Saintiak Elizako orori, eta jaun Apezpiküek bere pekoer, eta apezak xede ezari deritzenen arau.
G: Pürgatorioan diren arimak gure othoitzez, ohereskiez, eta penitenziez ürgazten ahal dütügia?
I: Bai, güziz Meza saintiez, zoinak ardüra gure askazi, adiskide, eta hilentako erran erazi behar baitütügü; hartako ere dira bethiz geroz ordeñietan ordenatzen prebendak eta obitak urthekal arimen orhitzarriak.
|