10. igantian
HOGEI ETA HAMABIGARREN KAPITÜLIA
G: Nola erraiten dütüzü konderak?
I: Jinkoaren aitzinian belharikatürik, zeñhatzen nüzü, eta erraiten dizüt, O Jesüs-Krist gure Jauna adoratzen zütüt, zeren mündia arrerosi baitüzü zure kürütxiaz.
G: Gero zer diozü?
I: Kürütxiari pot eginik, hartan Kredoa, edo sinhesten düt, latiz, edo üskaraz erraiten dizüt, gero bihi larrietan Paterra, edo Gure Aita; eta xehetan Abe-Maria, edo salütatzen zütüt, latiz edo üskaraz.
G: Zergatik erraiten dütüzü konderak?
I: Erazagützeko Ama Birjinari harentiar nizala, eta hartzaz Jinkoa ganik behar dütüdan grazien ardiesteko.
G: Zer uste düzü dela Ama Birjina?
I: Kreatüra dohatsü bat; merexi hanits diana, graziaz eta berthütez bethia, eta Jesüs Kristen ama.
G: Zeri gogoatü behar düzü erraitian Abe?
I: Andere honari jin zaion meziari Gabriel aingüriak berria ekharri zerionian, Jinko semiaren ama izanen zela, zoin berriak egin baitü gure salbamentiaren hatsarria.
G: Zeri gogoatü behar da, erraitian Sancta Maria?
I: Hilziari, eta güziz ordian behar dükegün Jinkoaren graziari, zoin Ama Birjinak bere othoitzez ardiets baitirogü.
G: Hon deia hanbat Abe-Maria erraitia?
I: Bai haien erraitien, gogoa ezarten badügü Kristen, zonbait misteriotan; hala nola haren gizon egite, sortze, hilze eta pitzian, edo Birjina saintiaren misterio dohatsü, alagera, edo penazko zonbaitetan: Jesüs, eta Maria aipatzian, ere salütatü behar dütügü.
G: Sinhesteko deia, honen beste Pater eta Abe-Maria erraitiak berthüte berhezi bat diala?
I: Ez hori süperstizione bat lizate.
G: Birjina saintiari zergatik konderen debozionia hain laket zaio?
I: Zeren ardüra Pater eta Abe-Maria erraiten baitügü, zoin baitzaitzo othoitze laketenak; eta zeren haren hirurogei eta hirur urthetako adina ohoratzen baitügü, konderetan diren hirurogei eta hirur Abe-Mariez.
G: Nori hon egin diro konderen erraitiak?
I: Orori, gure Relijionian beharrenik eta gozatsien diren gaizak dadüzkanak geroz orotan gainti hon dira irakurtzen eztakienen.
|