26. igantian
HAMAZORTZIGARREN KAPITÜLIA
Oiladüraz
Jac. 5. v. 14. Marc. 6. v. 13.
G: Zer da Oliadüra?
I: Sakramentü bat; zoñek eriaren bekhatü benialak parkatzen baitütü; hura azkarzen Deebriaren tentazionen goitzeko, baita osagarria arremaiten, haren hobena bada.
G: Sakramentü honek herioa lehia eraziten dia?
I: Ez.
G: Oliatzeko, ügürüki behar deia, eria azken hatsian den?
I: Ez bortxaz baizik, ezi ikhusten bada eztaitiala itzur bere gaitzetik, ahalik sarriena eta ezagützia diano, olia erazi behar da.
G: Oliatü gabe salba gitakiala?
I: Bai: alabena herabez üzten bagünü, ogen handi günüke.
G: Eritarzün batetan ihor olia daitia berritan?
I: Ez behin sendotüz geroz, arreritürik hilzera jiten ezpada.
|