2. igantian
BIGARREN KAPITÜLIA
Trinitatiaz
G: Zonbat persona dira Jinkoatan?
I: Hirur: Aita, Semia, eta Espiritü Saintia.
G: Aita Jinko deia?
I: Bai.
G: Semia Jinko deia?
I: Bai.
G: Espiritü Santia Jinko deia?
I: Bai.
G: Badira beraz hirur Jinko?
I: Ez: zeren hirur presona hoiek ezpaitie ber izatia, indarra, eta Jinkotarzün bera baizik.
G: Zoin da hirur persona hoietan zaharrena, azkarrena, eta zühürrena?
I: Bardin dira orotan.
G: Zergatik erakusten zaizü Aita gizon ohoratü baten üdürian?
I: Guri erazagützeko, bethidanik, Trinitate Saintüko lehen persona dela.
G: Zergatik deitzen düzü lehen persona, Aita?
I: Izatia emaiten deriolakoz bigarren personari, zoin baita semia.
G: Nola Aitak emaiten derio izatia semiari?
I: Berartzaz bethidanik ezagütziaz.
G: Nontik da Espiritü Saintia?
I: Aitak eta semiak algarren bethidanik dien maitetarzünetik.
G: Jinkoatan diren hirur personak egiazki algar ganik berhezi direia?
I: Bai: bena hala ere eztie ber Jinkotarzüna baizik.
|