HEREN KAPITÜLIA
Andre Dana Mariaren Anonziazioniaren. Martxoaren 25.
Aitzineko igantian erran behar da, baita bestan ere
G: Zoin besta dügü daigün egün?
I: Gabriel aingürü dohatsiak Maria Birjina saintari berria eman zerionarena, haur Jinkoaren ama zatiala.
G: Zergatik haur dülüratü zen aingüriaren berri honen enzütian?
I: Zeren honek ezagützen baitzian, etziala merexi hain ohore handi bat.
G: Zergatik orano?
I: Birjina egiazko bat bethi erreus da, zerbait gaiza goraren ikhustian eta enzütian.
G: Birjina saintak zoin berthüte ager erazi zütian misterio hontan?
I: Xahütarzün miragarri bat, gogatü nahi gabez Jesüs-Kristen ama izatiaren ohoriaren ükheitera, beldürrez hala hert lakion bere xahütarzüna.
G: Orano zoin berthüte?
I: Fede eta sinheste oso bat erakutsi, aingüriari zioionian: zure hitza egin bedi nitan.
G: Zer heltü zen oren hartan?
I: Jinkoaren semia haren sabelian aragistatzen zen.
G: Zer da aragistatzia?
I: Hartzia gizonaren korpitza bezalako baten, guria bezalako ere arima beteki: eta hitz batez gizonzia.
G: Beraz Jinkoak nahi zian, hura goga ladin gure salbazaliaren gizonziari.
I: Bai.
G: Zergatik?
I: Amorekatik Mariaren sinhestiak, Ebaren sinhetsi gabiaz Jinkoari züzen egin lizon.
G: Ebaren, eta Mariaren artian zer üdüri edireiten düzü?
I: Onsa handi bat ageri düzü misterio hontan.
G: Nola?
I: Aingürü gaisto batek therritatü dü Eba, eta aingürü dohatsü batek ohoratü dü Maria.
G: Zer da gehiago?
I: Deebriak therritatürik Eba, honek Jinkoaren debetia hausten dü; eta Mariak hura begiratü aingüria sinhetsirik.
G: Eta zer orano?
I: Ebak Adami ezkenzen derio herioaren frütia, eta Mariak biziaren frütia emaiten derikü.
G: Azkenekoz zer?
I: Ebak hasten dü gure galzia; eta Maria da gure salbamentiaren hatsarria.
G: Hortik zer idoki daite?
I: Hala nola Jesüs-Krist baita Adam berria; berhala Maria dela Eba berria.
G: Eba hitz honek zer erran nahi dü?
I: Bizi ororen ama.
G: Zoin da beraz Eba egiazkoa, eta bizi güzian ama egiazkoa?
I: Birjina dohatsia.
G: Hanitz ügürükiteko dügia honen othoitzetarik?
I: Bai düda gabe.
G: Egün harganik zer ikhasteko dügü?
I: Jesüs-Kristen errezebitzeko, nola adelatü behar dügün.
G: Zer da hori?
I: Xahütarzüna, eta hümilitatia: milatan lehen hil, eziz gogo theyürik ükhen, Jesüs-Krist hartü behar dügünian, ez eta ondoan.
|