8. 9. eta 10. igantian
ZORTZIGARREN KAPITÜLIA
Jesüs-Kristen bizitze estaliaz bere ama Birjina, eta Josef saintieki Aparizioren ondoko bigarren, heren, eta laur igantetan erraiteko, hanitz merexi dialakoz
G: Erran itzagüzü Jesüs Kristen bizi hatsarrian agertü ziren gaiza miragarriak.
I: Aingüriek haren sortziaz Jinkoari esker handiak eman zeritzen; artzañak jin ziren khüñala, haren adoratzera; Erregek hara ekharri zeritzen bere ikhus garri ederrak; eta Elizala eroan zienian, Simeon eta Anna alhargün saintiek hura maiteki ezagütü eta ohoratü zien.
G: Zer gero heltü zen?
I: Han hasi ziren haren desditxak eta haren askaziak bortxatü izan ziren haren eroaitera Ejiptarat.
G: Zergatik?
I: Herodes khexiaren ihesi, zoñek hil erazi nahi baitzian.
G: Zergatik Jinkoaren haur honek khüñatik hasi behar zian hala gaitz hartzen?
I: Zeren kürütxia baitzen haren siratsa.
G: Herodesen gaizki egin nahiak nola jakin zütien?
I: Aingürü batek hurak salhatü zeritzon Josef saintiari amets batetan eta hura manatü zian, Herodesen eskietarik itzur ladin Ejiptarat.
G: Eta zer, Jinko haur honek bere askazier etzerien beraz gaitz beizik eretxekiten?
I: Maite dütianak bere kürütxiaren egarle lagün nahi dütü.
G: Noiz ützüli zen Ejiptarik?
I: Herodesen hil ondoan, aingüriak Josef saintia manatü zian, Israeleko herrialat hura arrekhar lezan.
G: Egon zena Jüdean?
I: Ez; lotsaz Arkelaus Herodesen semiaren, zoñek haren eretzialat bere aitaren gogo gaistoa begiratü baitzian.
G: Haur honek beraz bethi etsaiak ükhen zütian?
I: Bai eta etsai handiak, eta erregiak.
G: Non egon zen?
I: Nazaret Galileako bürgian bere askazieki.
G: Lehen tenpora haiez geroz etziana deusek jakin erazi Jesüs Kristen jitia?
I: Ez batek ere, hamabi urthe zütükiano.
G: Adin hortan zer heltü zaion?
I: Jerüsalemera joanik bestaren ohoratzera Mariareki eta Josef bere hatzaliareki, itzuri zaien aitzinetik zoin gero Elizan ediren baitzien.
G: Zer ari zen han?
I: Jarririk zagoan jakinsien erdian, her beha eta galthoz: haren zühürtziak eta ihardeste ederrek güziak izitzen zütiela.
G: Hitz hoiek zertzaz orhit eraziten zütie?
I: Jesüs Krist han ari zen bezala, haurrek ere gure elizetan katexima onsa erran behar diela, jakinsier beha, batak bestiari galtha, eta ihardets.
G: Zergatik beraz Jesüs jakinsien erdian jarririk zagoan?
I: Zeren egiaz hen bürzagia baitzen, zonbat ere ezpaitzian orano bere ahal güzia erakusten.
G: Zergatik Jesüsek hamabi urthetan ager erazi nahi ükhen zian bere zühürtzia?
I: Erakusteko, ordian drano ezaba eta gordez bizi nahi izan zela; hala nahi izan zelakoz.
G: Zonbat egon zen ezaba?
I: Hogei eta hamar urtheren üngürünia zütükiano, eta hura Jondane Batistak batheia artio.
G: Hara drano ihurk zer zakian hartzaz?
I: Deusere, baizik adinetan aitzina, zoeno bere zühürtzia bethi gehiago erakusten ziala.
G: Zer da orano Jesüs-Kristez izkiribatürik?
I: Bere aita eta amen maniak onsa begiratzen zütiala.
G: Eta zer orano?
I: Josef saintiareki langiten ari zela, eta ofiziale baten edükiten ziela.
G: Zer ofizio egiten zian?
I: Maiastürügoa.
G: Hala Jinko batek merexi ziana bizi?
I: Bai, jente güziak eskolatzen dütianaz geroz.
G: Horrek zer erakasten derie?
I: Jinkoak zerbaitetara deitzen gütianian baizik ez agertzia: gañelan bizitze, nekezü, estali, eta behera bati jarraikitia.
G: Haurrer güziz zer erakasten derie?
I: Hen berthüte ederrena dela, bere aita amen, askazi eta gehienen manü pian bizitzia.
G: Eta zer orano?
I: Elizala ardüra joan behar diela; han bere artzañer onsa behatü, eta galthoer ihardetsi.
G: Noiz egin diroie?
I: Kateximaren erraitian.
G: Han behar direia ere galthatü?
I: Bai, eztakitzenen ikhasteko.
G: Hortik zer jinen da?
I: Jesüs-Krist bezala adinian eta zühürtzian bethi aitzinatüren dira.
G: Jesüs-Kristek haurzarotik etzian zühürtze oso bat?
I: Bai düda gabe, bena egünetik egüniala hura hanbatenaz ager erazi dü; haurrer erakasteko bethi agüdotiago behar diela.
G: Ama Birjina nola bizi zen?
I: Jesüs-Krist bezain ezabaki.
G: Zer ari zen?
I: Jesüsen egiter, eta harez erraiten zütiener gogoa emaiten zian.
G: Beraz Jesüs-Kristen etxekoen saintütarzüna zertan zagoan?
I: Legiak manü egin zerien ordietan elizala zabilzan; Jinkoa orotan zerbütxatzen; bere laner jarraikiten, eta ezaba bizi ziren.
G: Horietarik orotarik zer ikhasten dügü?
I: Egiazko saintütarzüna eztela, herots handitako gaizen egitia, bena bai nor bere eretzian berthütez beheratzia, eta bigabiaren emeki egartia.
G: Bena zergatik ebanjelistek hain güti erraiten derikie Jesüs-Kristez eta haren etxeko saintiez?
I: Guri erakasteko, aski dioie: eta hain sarri ikhasten derikie, eztügüla behar iarraiki gaiza soberari.
G: Zer iakin behar dügü?
I: Dakitzagünetarik gozo hartzia, eta gañelan eztakitzagünetan ixil egoitia.
|