10. igantian
SEIGARREN KAPITÜLIA
Kristi izatiaz eta Kürütxiaren zeñhariaz
G: Kristi zireia?
I: Bai Jinkoaren graziaz.
G: Zer erran nahi da kristi izatia?
I: Jesüs-Kristen fedian eta legian bizi girela erakustia.
G: Zoin da kristi egiazkoaren zeñharia?
I: Kürütxiaren zeñharia.
G: Zonbat misterio dadüzka honek?
I: Laur: 1. Jinkoaren izate bakhoitza, 2. personen Trinitatia, diot hirurtarzüna, 3. Jinko semiaren Inkarnazionia, diot aragistatzia, 4. bekhatoriaren Jinkoareki baketzia.
G: Nola horik erakusten dütü?
I: Erraitiaz izenian, ezagützen düt eztela Jinko bat baizik, hanitz baliz erran niro izenetan. 2. Erraitiaz aitaren, eta semiaren, eta Espiritü saintiaren; aithortzen düt badirela hirur persona Jinkoatan. 3. Eskü esküñaren bolharriala eraistiaz, diodala eta semiaren; ezagützen düt Trinitateko bigarren persona inkarnatü, diot aragistatü izan dela birjinaren sabelian. 4. Eskiaren igaraitiaz eiskerreko sorbaldatik esküñekoala, aithortzen düt Jesüs-Kristek igaren erazi gütiala Jinkoaren eiskerretik, diot etsaigoatik bere esküñiala, erran nahi da bekhatütik graziala. 5. Erakusten düt zühürtxiaren zeñhariaz, Jesü-Krist kürütxian hil dela gügatik.
11. igantian
G: Zergatik eta noiz zeñhatü behar dügü?
I: Iraizteko deebrien eta tentazionen, gure othoitz, eta lanen hatsarrian.
G: Egiten düzia bestela kürütxiaren zeñharia?
I: Bai Ebanjelioaren hatsarrian: borontian, ahoan, eta bolharrian.
G: Zergatik hirur eretze horietan?
I: Erakusteko, Jinkoari ohoreskatzen deritzogüla gure gogoak, hitzak, eta bihotzak.
G: Aski deia Jinkoaren sinheste ükheitia, eta haren othoitzia?
I: Ez: zeren eskritüra saintiak baitio, deebriek ere sinhesten diela, eta ikhara dabilzala, alabena bethikoz galdü dira.
G: Zer behar da beraz salbatü izateko?
I: Egin: zeren gure fediak lagüntü izan behar baitü obra honez; ezi eskritüra saintiak dio, fedia hil dela obrak gabe.
G: Non ikhasiren dügü onsa egiten?
I: Jinkoaren, eta Elizaren manietan.
G: Zonbat dira Jinkoaren maniak?
I: Hamar.
|