www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

 

aurrekoa hurrengoa

[1358]

Canton de Tardets

Commune de Ste Engrace

Haür barreïata

 

        1. Guizoun batek étzizun bi sémé baïzik. Gazténak erran zizun béré aïtari: «Ordu duzu izan nadin éné buruzagui éta ukhen dézadan diharu. Béhar dit jouan ahal izan ikhous ahal dézadan bazter. Phartizazu zouré hountarzuna, éta éman ézadazut ukhen béhar dudana. — Baï, éné sémia, erraïten dizu aïtak; nahi dian bézala. Gachto bat hiz éta gaztigaturik izatéké». Guéro zabaltzez tirétabat, phartitu zizun béré hountarzuna éta hartaz éguin bi pharté bardin.

        2. Egun aphurrétarik landa, sémé gachtoua joun zuzun herritik buria gora édukiten zialarik, eta erran gabé adio ihouriéré. Igaran zizun hanitch larré, oyhan, uhaïtz, eta jin hiri handi batétara, noun despendiatu béïtzin béré diharia oro. Zoumbaït hilabétéren burian saldu béhar ukhen zitizun béré arropa charrak émazté zahar bati eta béré buria alokaïrian éman mithil izatéko: égorri zizien alhorrétarat han zaïntzéko astouen éta idien.

        3. Ordin, izan zuzun izigarri dolugarri. Etzizun ukhen haboro ohérik lo éguitéko gaïan, ez éta éré suik béré bérotzéko hotz éguiten zinin. Bazizun zoumbaït aldiz haïn gossé handia noun ountsa janen béïtzutin aza osto hourak éta frutu thustatu hourak zougnak jaten béïtutié ourdek; béna ihourk éré étziozun émaïten deus éré.

        4. Gaï batez, sabéla hutsik, béré buria utzi zizun érortéra sédéilla baten gagna, soguitez léïhotik tchori hégaltatzen ziéner arhinzki. Guéro ikhoussi zizun aguertzen zélian arguizaguia éta izarrak, éta erran zizun béré buriari nigarrez: Han hurrun, éné aïtaren étchia béthérik duzu michkandiz zougnek béïtié ogui éta ardou, arraoutzé éta gazna, nahi dien bézainbat. Dembora bérian, ni, hiltzen nuzu gossez hében.

        5. Eta arren, jaïkiko nuzu, jounen nuzu édiréïtéra éné aïtaren éta erranen diot: Eguin nizun békhatu bat, nouiz éta éré nahi ukhen béïtzuntudan utzi. Ukhen nizun oguen handi, eta behar naïzu gaztigatu, hori badakit ountsa. Ez nézazula dey haboro zouré sémia, étchek nézazu zouré azken mithila bézala. Izan nunduzun oguendant, béna hiratzen nunduzun hurrun zutarik.

        6. Aïta zuzun béré baratzian urhentzian hourtatzia béré lilien: bichtatzen zitizun sagartziak éta mahatsak. Nouiz éta éré ikhoussi béïtzin jiten biden gagnen béré sémia oro thapaturik izerdiz éta erhaütsez, herrestatzez zankhoua, nekez sinhétsi ahal ukhen zizun. Béré buriari galtéguin zizun béhar zénez gaztiga lézan édo pharka lézon... Azquénin, nigarrak béguiétan, hédatu ziotzun bessouak, éta béré buria ourthoukitzen zialarik haren léphouala éman ziozun pot gozo bat.

        7. Guéro jar érazi zizun béré sémia; déïthu zitizun béré jentik éta aïzouak: «Nahi dit maïthatu léhen bézala, gaïcho haürra, erran ziézun izan zien bézain sarri algarrétara bildurik. Izan duzu aski gaztigaturik: ihourk éré oraï eztézola éguin batéré uphorik. Jin zitié haren ikhoustéra; ékhar ézozié bertan gagnéko éïjer bat, ézar ézozié erhaztun bat erhian éta oski berri hougnétan. Ahal dukézié éré hartzen oillar, ahaté, éta ékharten chahal bat houn déna erhaïtéko: édanen dizugu, jatia algarréki éta éguinen besta handi bat».

        8. Michkandiek sinhétsi zizien béaïen naüssiari éta ézari zizien tahailla éder bat mahagnen gagnen. Ber mémentouan sémé zaharréna utzultzen zuzun ihizékatik béré horéki: «Zer da arren hérots hori? oyhu éguiten dizu arnégu éguiten dialarik. Ousté dit khantatzen duzien hében; eztuzu goïzégui arra utzul nadin. Erho ziréïa, éné aïta?».

        9. Ez, ene sémia, énuk hala, arrapostu éman zizun zaharrak. Eguiten badut hori, hori duk alagrantziaz béthérik nizala. Khantatzen diagu éta gutuk irous, zéren béïtugu ountsa zertaz. Nahi dian édo ez, béharko duk khantatu hik éré éta aléguéra hadin gouréki, zéren hiré anaïé hil zéna arra jin béïta biziala. Sortzétik jiten baliz bézala duk: atzo galdurik zia, égun horra houra arra édiénik.

 

P. Duque

 

aurrekoa hurrengoa