www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

 

aurrekoa hurrengoa

[1353]

Canton de Tardets

Commune de Larrau

Haour prodigoua

 

        1. Guiçoun batec etciçun bi sémé baïcic. Gasténac erraïten dioçu béré aïtari: «Ordu duçu éné buriaren buruçagui içan nadin éta ukhen déçadan diharu. Pharti éçaçu çoure hountarçuna éta émadaçut eni jiten çaïtana». — «Bai éné sémia, erran cien aïtac, nahi dian béçala. Gaïsto bat-iz éta içanen-iz punitia». Guero çabaltcen ciélaric tiétabat, phartitu ciçun béré hountarçuna éta éguin bi pharté bardin bardina.

        2. Egun gutien burian, sémé gaïstoua jouan çuçun herritic fierraren éguiten cielaric, éta adioric ihouri erran gabé. Igaran ciçun mendi hanitz, oyhan, uhaïtz éta jin hiri handi batétara, çoïntan béré diharia oro igorri béitcien. Çoumbaït hilabeteren burian behar ukhen citiçun saldu arropac emaste chahar bati eta mithil jarri; igorri cicien alhorretarat asto eta idi beguiratcera.

        3. Ordian icigarri malerous içan çuçun. Etciçun haboro oheric gaïan lotceco, ez suic berotceco hotz eguiten cienian. Haïn gosse handia ciçun noun, gogo hounez janen béitçutien assosto eta fruta gastatu ourdec jaten tienac, béna etcieçun deuz éré émaïten.

        4. Gaï batez, sabela hutsic, béré buria utci ciçun escabéla baten gagna erortera, soguiten ciélaric léihotic tchorier, çouin hegaltatcen béitcien arhinic. Guéro ikhoussi citiçun aguertcen arguiçaguia éta içarrac, éta erran ciçun nigarrez ari célaric: «Han, éné aïtaren etchia miscandiz betheric duçu, çougnec béitié ogui éta ardou, arraoutcé éta gasna, nahi diena oro. Arte hartan, ni, hében gossez hiltcen nuçu.

        5. Arren jéikien nuçu eta jouanen nuçu aïtaren édiéitéra, éta erranen diot. Békhatu bat éguin niçun nouiz éré nahi ukhen béitçuntudan quittatu. Oguen handi ukhen niçun, éta béhar naïçu punitu, badaquit. Eneçaçula haboro déit çoure semia, trata neçaçu çoure asken miscandia béçala. Oguen ukhen niçun, bena çoure ganic hurrun soffritcen niçun».

        6. Aïta jarriric çuçun bere baratcian, lilien hourtatcia acabatcen ciélaric. Ikhoussi ciénian jiten bidia gaïnti bere sémia, oro icerdiz éta erhaoutsez betheric, sankhoua therresta, bortchagni sinhetsi ciçun. Bere buriarequi igaran ciçun béhar ciénez punitu ala behar céron pharcatu. Asquénécoz, nigarra béguian, bessouac hedatu citçoçun éta lephouala jaousten cerolaric, pot handi bat éman cioçun.

        7. Guero jar eraci ciçun béré sémia, déithu béré jentiac éta aïçouac: «Nahi dut maïthatu léhen béçala haour gaïchoua, erran cieçun, bildu cienian. Aski punituric içan duçu, ihourc estiçola éréprotchuric éguin oraï. Tciaouste ikhoustéra, ékhar éçocie subesta éjer bat, éçar éçocié erhastun bat éhian éta osqui berriac hougnetan. Atçamaïten ahal dukécié oillar, ahate, éta ekharten chahal bat éhaïteco houn déna. Edanen diçugu, janen algarréki éta besta handi bat éguinen».

        8. Miscandiec obéditu cicien naousiari éta éçari mahagnian oïhal bat éderra. Ber mémentouan, sémé guéhiena jiten çuçun ihiscatic béré hoéki: «Cer da herots haou? oïheguin ciçun, juratcen ciélaric, ouste dit khantatcen ari ciden heben, eztuçu goïz-égui arra utçul nadin. Erhoturic cia, aïta?».

        9. «Ez, ene semia, enuc erhoturic, érépostu éman ciçun çaharrac. Haou éguiten badut, bostarioz bétheric niçalacoz diat éguiten. Khantatcen ari gutuc éta irouz gutuc ceren badiagu cer gatic. Nahi ala ez nahi behar duquec hic éré khantatu, éta gouréki plazer hartu, ceren hiré anaïé hilic béitcen éta biciala arra utçuli béita. Oraï sorthuric béçala duc: atso galduric cia, égun arra édirenic duc».

 

Iriart instituteur

 

aurrekoa hurrengoa