www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

 

aurrekoa hurrengoa

[1290]

Commune de Larribar

Canton de St-Palais

Haur prodigua

 

        1. Guizon batek ez zitien bi seme beicik. Gastenac erraiten dio bere aitari: «Dembora da neure nausia izan nahien eta ukhan dezan diruia. Behar niz juan ikhus ditzan tokiac. Phartizazu zure untarsuna eta ekarçu eni tokatzen dena. — Bai, ene semia, dio aitac: nahi dukan bezala. Gaichto bat hiz eta punitia izanen hiz». Eta idekiric tiroir bat phartitzen du bere untarsuna eta egïten ditu bi pharte bardinac.

        2. Egun gutien buruian, seme gaichtua joantzen herritic fierraena egiten zielaric eta nehori adioric erran gabe. Trebesatu zitien hainitz larre, oyhan, ur handi eta jintzen hiri handi batetala, nun sahutu baizitien bere diruiguzia. Zombeit ilhabeteren buruian, saldu behar ukhan zitien bere arropac emaste zahar bati eta allocatu muthil guisa: igorri zuten alhorreat astoen eta idien behatzera.

        3. Orduan arras malurus izantzen. Etzien guehiago oheic gabaz lo egiteco ez eta ere suric berotzeco hotz egiten zienian. Hain gose handia baitzien zombeit aldiz, nun janen baizitien urderri jaterat emaiten zuten aza ostuac eta fruitu ustelac: benan nihorc etzien deusic emaiten.

        4. Arrax batez, sabela hutsic, utzi zien bere buruia erortzera escabela baten gainian, lehiotic so zelari sorierri zoinec airatzen baitzien arinki. Eta zelian ikhusi zitien agertzen argizaita eta izarrac, eta erraiten dielaric bere baithan: Han behera, ene aitaren etchia bethia da muthilez dutenac oguia eta anoa, arroltze eta gazna, nahi duten bezembat. Dembora berian, ni emen goseac hiltzen nau.

        5. Beraz! jeikico niz, joanen niz ene aitaren kausitzera eta erranen diot: Bekhatu bat egin nien, zu utzi zaitutanian, gaizki handia egin nien, eta behar nuzula punitu, badakit untsa. Ez nezazula izen da guehiago zure semia, trata nezazu zure azken muthil bezala. Obendun handi bat izan niz, benan malhitia nitzen zutaric urrun.

        6. Aita bere baratzian zen, bere lilien arrosatzen acabatzen; bisitatzen zitien sagartziac eta mahatsac. Ikhusi zienian jiten bere semia, bidiaren gainéan, izerdiz eta errauts estalia, zangoa errestan, ezin sinetsi zien. Bere buruari galde eguiten zien eya beharzien punitu edo barkhatu... Azkenian, nigarra begietan zabaltzen diozcac besoac eta jauzi eginic haren lephoari emaiten dio pot lodi bat.

        7. Eta jarraazi zien bere semia. Deitu zitien bere jentiac eta haizuac: «Nahi dut maitatu, lehen bezala, haur gaisua, erraiten diote bildu diren bezain laster. Aski punitia izan da: nehorc ez dezan eguin orai arraproxuric. Zaizte ikhustera. Ekhar dezazie fite camisol pullitabat, emozue errastun bat ehian eta oski berriac zangoetan. Hartuco ditutzue ere oillarrac, ahatiac, eta ekharrico duzie ahatse bat hiltzeco hun dena: Edanen eta yanen dugu elgarrekin eta eguinen phesta handi bat».

        8. Muthilec obeditu zuten beren nausia eta ezarri mahain gainian dahaill eder bat. Memento berian seme zaharena jiten zen ihizitic bere chakurrekin. «Zoin da beraz azantz hori, oiu egiten zien, harneguka? Usteut cantuz hari zieztela emen? ez da sobera goizegi jin nadien. Ehotu zira, ene aita?».

        9. «Ez, ene semia, ez nuc hala, arrapostu zaharrac. Hori eguin badut, duc zeren bozcarioz bethia bainiz. Cantatzen dugu eta hurus gaituc, ezen baitugu zer gatic. Nahi bauc eta ez pauc beharco duc hic ere khantatu eta bozcariotu gurekila, zeren hire anaya hila baitzen, biziala jin baita. Sorthu berri baliz beçala duc: Atzo galdia zukan egun causitua duc».

 

L'Instituteur,

H. Noël

 

aurrekoa hurrengoa