www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

 

aurrekoa hurrengoa

[1262]

Canton de Mauléon

Commune de Menditte

Haour prodigoua

 

        1. Gizon batec etzin bi seme baizic. Gaztenac erran zeon bere aitari: «Ordu dizu nihaouen buruzagi izan nadin eta dihaü ukhen dezadan. Joun beharra nuzu hementic eta khartiel ikhousi. Parti zazu zoure ountazuna eta eman izazut eni jiten zaitana. — Bai, ene semia, erraiten dizu aitac; nahi dian bezala. Gachto bat hiz eta punituic izanen hiz». Gero, zabaltzen dialaric tiéta bat, partitzen dizu bere ountazuna eta egiten tizu bi parte bardinac.

        2. Egun aphuren buin, seme gachtoua joun zuzun herritic fierraen egitez eta adioic erran gabe nihoui ere. Igan zititzun landa, oihan, uheitz hanitch eta jin zuzun hiri handi bateta, noun dexpendiatu beitzin bere dihaia oro. Zoumbait hilhabeteen burin, saldu behartu ziotzun bere arropac emazte zahar bati eta mithil sarthu: Igorri zizien alhorretat asto eta idien begiatzea.

        3. Ordin hanitch maleous izan zuzun. Etzizun habo oheic gaiaz lo egiteco ez eta ere suic berotzeco, hotz egiten zinin. Zoumbait aldiz gosia hagnen handi zizun, gogo hounez janen beitzin ourdec jaten tien azosto eta fruta gastatic: bena nihourc ere etziozun deujere emaiten.

        4. Gai batez, sabela hutsic, uzten dizu bere buria zuzulu bateta erortea, so egiten zilaic leihotic ahinki hegaltatzen zien chorier. Gero zelin ikhousten titzu agerzen argizagia eta izarrac eta bere buriai erraiten dizu nigarrez ai zelaric: Han, aita gouriaen etchia betheic duzu mithilez, zougnek beitie ogi eta ardou, arraoutze eta gazna, nahi dien bezan beste. Demboa hortan aldiz ni, hemen gosez hilzen nuzu.

        5. Eh bien! jeikiko nuzu, jounen nuzu aitaen edieitea eta erranen diot: «Becatu bat egin nizun, zu kitatu nahi ukhen zutudanin. Ogen handi ukhen nizun eta behar naizu punitu, badakit ounsa. Ez nezazula deit habo zoure semia, trata nezazu zoure mithiletaic azkena bezala. Ogendant izan nunduzun, bena zutaik hurrun higatzen nunduzun».

        6. Aita baatzin zuzun, bere lilien arrojatzen finitzen ai: bijitatzen zititzun sagartzik eta mahatsak. Nouiz ere ikhousi beitzin bidin jiten bere semia, izerdiz eta erraoutsez oro betheik, zankoua terresta, etzizun ahal sinesten. Bere buiai galthatzen dizu punitu behar zinez ala parkhatu behar zeonez. Azkenecotz, begik nigarretan, besouk hedatzen tiotzu eta lepoula jaouzten zolaik emaiten diozu pot handi bat.

        7. Gero jarazten dizu semia; deitzen titzu bere jentik eta aizouk: «Maitatu nahi dit lehen bezala, gaicho haourra, erraiten diezu bildu bezain sarri. Aski punituic izan duzu: nihourk ere oai, ez bizo egin mespeechuik. Zaizte haen ikhoustea; ekhar izozie fite camisola ejer bat, ezar izozie ehaztun bat ehin eta zangouetan oski berri elibat. Harzen ahal dukezie oillar eta ahate eta ekharten ehaiteko houn den chahal bat: edanen eta janen dizigu algarekin eta eginen besta handi bat».

        8. Mithilek sinhexi zizien beren buruzagia eta ezai zizien mahagnaen gagnen tahailla eder bat. Ber demboan, seme gehiena jiten zuzun ihizeik bere chakurekin: «Zer da arren heotsaou? oihu egiten dizu juatzen zielaik. Ouste dit kantatzen ai ziden hemen; ez tuzu goizegi arrajin nadin. Ertzotuik zia, aita?».

        9. Ez, ene semia, ez nuzu hala, errepostu emaiten diozu gizon zaharrak. Hoi egiten balimbadut, boztaioz betheik nizalakos egiten dit. Kantatzen dizugu, eta iouz gututzu, ezik badizigu zertzaz. Hik nahi edo ez, behar ukenen duk kantatzen ai hik ere eta alagranziatan goueki jarri, zeren eta hie anaïa hilik zena bizila arrajinik beita. Oai sorthu balitz bezala duk: atzo galduik zia, egun horra noun den arraedienik.

 

L'Instituteur,

J. Goyhénèche

 

Notes

        1° «e» se prononce toujours «é».

        2° Le «s» a une prononciation entre le «s» et le «ch» se rapprochant plutôt du «ch».

        3° «ou» se prononce comme en français, tandis que dans toutes les autres syllabes on prononce toutes les lettres.

        4° Le «z» se prononce «s».

        5° Dans «ph» on prononce les 2 lettres très légèrement, comme un léger souffle qui passe entre les lèvres.

 

aurrekoa hurrengoa