www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

 

aurrekoa hurrengoa

[1285]

Commune de Gabat

Canton de Saint-Palais

Haür igortzale handia

 

        1. Guizon batec etzin bi sémé bézic. Gazténénac erran tzin béré aïtari: «Orduïci izan naïn éné naüsi éta ukhan dézan dihuru. Béhar tzi ukhan ahal dézan héméntic yuan éta ikhus dézan lékhu. Phartaya zazu zure ontasfuna, éta émazu éni zer éré béhar baïtut ukhan. — Baï, éné sémia, erran tzin aïtac; Nahi dukékan bézala. Hi hiz gachto bat éta izaïn hiz punitia». Guéro, idéïtzén ciélaic tiroir bat, pharthayatu zin béré ontasfuna éta in citzin bi pharté berdinac.

        2. Egun gutin burian, sémé gachtua yuan tzun herritic iten ciélaïc handiaïna, éta erran gabé adio nihuri. Trébésatu cin biciki othar, oïhan, urhandi, éta yin tzun hiri handi batétara nun despéndiatu béïtzin béré dihuru guzia. Zumbéït hilaïtéïn burian béhar ukhan citzin saldu béré arropac émazté zahar bati éta béra logatu muthil izaïteco: igorri cizien elgétarat béatzéa asto éta idi.

        3. Ordian, izan zun biciki malérus. Etzin ukhan géhio ohéic loïtéco gaüaz, ez éta éré suïc béotzéco noïz éta éré itén béïtzién hotz. Bacin zumbéït aldiz gosé bat haïn handia nun yaïn béïtzitién aza hosto éta fruta ustel hec yanac diénac urdez; béna nihukec etzacocién émaïtén deüséré.

        4. Gaü batez, sabéla hutsic, béra érori zun escabela batén gagnéra, so itian léïhotic chorier zugnac aïratzén béïtzién ahinki. Géro ikhusi zitzin agertcén cérian argizaïtia éta izarrac, éta bérari erran tzin nigarrez: Hantché, etchia éné aïtaïna duc béthia muthilez zugnec baïtuté ogi éta ano, arroltzé éta gasna, nahiutén bécémbat. Dembora hortan, ni hiltzén nuc gosez hémén.

        5. «Béaz, yékiko nuc, yuaïn nuc hatzémaïtéra éné aitaïn éta erraïn dacoat: In nicin béhkatu bat, noïz éta éré nahi ukhan baïtcintutan quittatu. Ukhan nicin hobén handia, éta béhar nuzu punitu, bâkizut untsa. Ez nézazula déït géhio zuré sémia, trata nézazu zuré muthil undarréna bezala. Culpadun nintzun, béna sofritzén nicin zutaïc urhun».

        6. Aïta béré baratzian zun, finitzén ari arrosatzén béré lilién: bisitatcén citzin sartziac éta mahatsac. Noïz éta éré ikhusi béitzién yitén bidiaïn gagnan béré sémia oro izerdiz éta erhautsez béthia, terrestatuz zangua, doïy doya sinhetsi ahal ukhan tzin. Bérari galdéïn tzin héya béhar tzinez punitu ala béhar zakonez barkhatu... Undarrian nigarrac bégiétan, hédatu zazcotzun bésuac, éta béra érortén célaïc hain léphora éman zacozun pot handi bat.

        7. Géro yarraci zin béré sémia; oïhu intzin béré yénder éta aïzuer: «Nahicit hori maïtatu aïtzinian bézala, gaïcho haürra, erran céïtzun bildu ciénéco. Izan tzu aski punitia: Nihuc oraï ez dézakotéla horri ïn erréprotchuic. Yin cizte horrén ikhustéa; ékharracocié fité vesta pollit bat, ézarracocié éhastun bat éhian éta oski berriac zanguëtan. Hartico ahaltzié éré oïllarrac, gitac, éta ékhartzén ahal aatché bat hiltzéco hundéna: édaïn dizi, yaïn elgarrékin éta inen phesta handi bat».

        8. Muthilec sinhetsi cicién bérén naüsiari éta ézarri dahaïla éder bat mahagnaïn gagnan. Méménto bérian, séméïc zaharréna heldu zun ihicitic béré chakhurrékin: «Zer da béraz azantz hori? errantzin gora arnégatuz. Ustéïcit khantuz ari cieztéla hémén; etzu gotché yin naïn. Ehotia ciréa, éné aïta?».

        9. «Ez, éné sémia, ez nuc hala, erresponditu cin zaharrac. Hori itén baüt, duc nizalacuan béthia placerrez. Khantatzén dic éta gituc irus, cén éta béïtu solas. Nahi ukhan dézakan ala ez, béharcoc khantuz ari hic éré éta alégératu gurékin cén éta hiré annéya hila zéna arra phiztu béïta . Horiuc sorthu berria baliz bézala: atzo hila cian, égun hua horra arrahatzémana».

 

L'Instituteur,

Etcheberry

 

Explications

        s et ss ont presque le son de j z a le son de s ou de ç

        ge a le son de gue gi - gui Dans le texte, tous les mots ont été écrits tels qu'ils se prononcent.

 

aurrekoa hurrengoa