www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

 

aurrekoa hurrengoa

[1328]

Canton de St Jean-Pied-de-Port

Commune d'Ahaxe-Alciette-Bascassan

Haour prodigoa

 

        1. Guiçon batec etcicin bi seme baicic. Gastenac erran ciacoçoun bere aitari: «Ordou douçou naousi içan naïn eta diouria oukhan deçaan. Joan behar dicit eta baster ikhousi. Pharti çacou çoure ontasouna, eta eman eçaaçou yiten çaana. — Ba, ene semia, erran cicin aitac, nahoukan beçala. Gastobat hiz eta pounitia içain hiz». Eta guero tienta bat ideki eta, bere ontasouna phartitou cicin bi pharté berdinetan.

        2. Handic cembaït egunen bourian seme gaichtoa youan çouçoun herritic, fieraren iten ciela, nehori adio erran gabe. Pasatou citcin anhitz larre, oïhan, erreka, eta heldou çouçoun hiri handi baterat noun despendiatou baïtcien bere dihourou goucia. Cembaït hilabeteren bourian, behar oukan citcin saldou bere phildac emaste sahar bati eta berac sehi yarri: igorri cicien landaat astouen eta idien çaïn.

        3. Ordian, biciki malouros içan çouçoun. Etcicin guehio oheric atsian lo iteco, ez souic berotceko hotz cenian. Cembait aldi hoïn gose cicin, non yanen baïtcitien cherriec yaten ditousten aça osto eta froutou ousteldouac: bainan nehoc ere etciacoçun deusere emaïten.

        4. Atz batez tripa houtsa, outci cicin bere bouria erortcera eskabela baten gagnera, soiten cielaïc ahinzki hegaldaca çaïltçan chorier. Guero ikhousi citcin aguertcen cerian arguiçaitia eta içarrac eta bere bouriari erran cicin nigarrez ari celaric: Hantchetan ene aitaren etchia bethia da sehiz, çoinec baïtitouzte ogui eta ano, aroltce eta gasna nahoutena. Dembora hortan, ni gosez hiltcen ari niz hemen.

        5. Ebien, yeikiko niz, yoanen niz nere aitaren ganat eta erranen dacot: Bekhatou bat in nicin çou kitatou nahoukan cintoualaric. Ontsa oben oukhan nicin, behar nouçou pounitou bacikiçout. Eneçaçoula guehio deïth çoure semia, trata neçaçou çoure sehietaric oundarra beçala. Obendoun içan nouçou, baïnan sofritcen nicin çoure ganic ourroun.

        6. Aïta bere baatcian çouçoun, bere liliac ihiztatouric: bisitatcen citcin bere sahar ondouac eta mahatz ondoac. Ikhousi cienian bidian heldou bere semia icerdiz eta heraoutsez dena estalia, çangoua herrestan, doï doïetaric eçaoutou cicin. Bere bouriari galdin cicin behar cienez houra pounitou ala barkhatou behar çacon. Askenian niarra beguietan, besouac çaaldou çazkotçoun, eta lephotic lotcen çakolaïc pot bat eman çakoçoun.

        7. Guero yarraaci cicin bere semia, bildou citcin bere serbitchariac eta aouçouac, eta erran ciaçoçun: «Nahi dout maïtatou aïtcinian beçala haour gaïcho haou. Içan da aski pounitia; nehoc ere esteçakola guehio erreprotchouric in. Çaourte haren ikhoustera ekhar akocie fite bezti pollit bat, eçar akocie erhaztoun bat ehian eta çapata berri batçou çangouetan. Hartcen ahal toucie cembaït oillar eta ahate, eta ekhartcie ahatche guicen bat: behar douou edan, yan elgarrekin, eta besta handibat in».

        8. Sehiac naousiaren maniac in citcien eta eçarri citcien tafailla eder bat mahaïnian. Memento berian seme guehiena heldou çouçoun ihicitic bere chakhourrekin. «Cer da haborotz haou? oïhou in cicin youratouz. Ouste dout yostatcen ciesten hemen, eniz goïtche yiten. Ehotou cirea aita?».

        9. Ez ene semia enouc ehotou, erresponditou çakoçoun saharrac. Hola iten baout, iten diat content niçalakotz. Khantouz ari guitouc, eta houros guitouc arraçoinekin. Nahi ala ez, hic ere beharcoouc kantou in eta alegueratou gourekin, ceren eta hire anaïa hila cena phiztou den. Berriz sorthou baliz beçala douc: atso galdia çoukan, egoun aldis hara nounden atsemana.

 

L'Instituteur,

Oilloquy

 

aurrekoa hurrengoa