www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

 

aurrekoa hurrengoa

[1359]

Canton de Tardets

Commune de Sauguis St Etienne

Haour prodigoua

 

        1. Guiçon batec etciçun bi seme baïcik. Gaztiagouak erran ziozun bere aïtari. «Ordu ditzuene buriaren buruzaqui izan nadin eta diharu ukhen dezadan. Behar dit libro izan jouaïteko eta kartiel ikhousi. Pharti ezazu zoure hountarzuna eta emadazu jiten zeitadana. — Bai, ene semia, erran zizun aïtak; nahi dian bezala. Gachto bat hiz eta puniturik izanen hiz». Guero zabaltzen zialarik tireta bat; phartitu zizun bere hountarzuna eta hartarïk eguin bi pharte bardinik.

        2. Guti egunen burian seme gachtoua jouan zuzun herritik handiaren eguitez, ihouri adio erran gabe. Igaran zizun hanitch landa, oihan, uhaïtz eta jin hiri handi batetara, zouïntan igorri beïtzian bere diharia oro. Zoumbaït hilabeteren burian behar ukhen zitizun saldu bere arropak emazte zahar bati eta bere buria mithil acordatu: igorri zizien kamporat astouen eta idien beguiratzera.

        3. Ordian izigarri malerous izan zuzun. Etzizun ukhen haboro oherik gaïaz lotzeko ez surik hotz zenian berotzeko. Zoumbaït aldiz haïn gose zuzun noun gogo hounez: janen beïtzutian, ourdek jaten dutien aza osto eta fruta hiotu hourak: bena ihourkere etziozun deusere emaïten.

        4. Arats batez, sabela hutsik, bere buria utzi zizun erortera hoki batetara, so eguiten zielarik leihotik tchorier, hegaltatzen beïtzien arhinki. Guero ikhousi zitizun aguertzen zelian arguizaguia eta izarrak eta bere buriari erran zizun nigarrez ari zelarik: Hantchek, ene aïtaren etchia betherik duzu michkandiz zougnek beitie ogui eta ardou, arraoutze eta gazna nahi dien bezaïmbeste. Arte hortan, ni, gosez hiltzen nuzu heben.

        5. «Arren, jeikiko nuzu, jouanen nuzu ene aïtaren edireïtera eta erranen diot: Eguin nizun bekhatu bat kitatu nahi ukhen zuntudanian oguen handia ukhen nizun eta behar naïzu punitu, badakit ountsa. Enezazula haboro dei zoure semia, trata nezazu zoure azken mithila bezala. Oguendun izan nunduzun, bena phenan nunduzun zutarik hurrun».

        6. Aïta bere baratzian zuzun, bere lilien hourta urhentzen ari; so zuzun sagartzer eta mahatser. Ikhousi zianian jiten biden gaïnti bere semia izerdiz eta erhaoutsez betheric, zankhoua herresta, bortchagni sinhetsi zizun. Bere gogouan igaran zizun béhar zianez punitu ala behar zeion pharkatu. Azkenekoz, nigarra beguietan, besouak hedatu ziotzun, eta haren lephouala jaouzten zelarik eman ziozun pot handi bat.

        7. Guero, jarerazi zizun bere semia; deithu zititzun bere etchekouak eta aïzouak: «Nahi dit maïte ukhen lehen bezala, gaïcho haoura, erran ziezun bildu zien bezaïn sarri. Izan duzu aski puniturik: ihourk ere orai eztizola eguin erreprotchu bat ere. Tziaouste hounen ikhoustera; ekhar izozie bertan subesta ejer bat, ezar izozie erhaztun bat ehian eta oski berri elibat hougnetan. Atzamaïten ahal dukezie orano o(illar), ahate, eta ekharten chahal bat ehoiteko hegnekoua: edanen dizugu, janen algarreki eta eguinen besta handi bat».

        8. Mithilek sinhetsi zizien bere naousia eta ezarri zizien taha(illa) eder bat mahagnian. Ber demboran seme guehiena utzultzen zuzun ihizetik bere horekin. «Zer da othian herots hori? oihu eguin zizun juratzen zialarik. Ouste dit khantatzen ari ziden heben, eztuzu goïzequi arrajin nadin. Ertzoturik zira, ene aïta».

        9. «Ez ene semia, enuzu hala, arrapostu eman zizun zaharrak. Hori eguiten badut ere, boztarioz betherik nizalakoz duzu. Khantatzen ari gututzu eta irous gututzu, beïtugu cergatik. Nahi ala ez, beharko duk khantatu hik ere eta gourekin botztu, zeren hire anaïe hiri arraphiztu beïta. Sorthu berri balitz bezala duk, atzo galdurik zian, houna noun den egun arra edirenik».

 

L'Instituteur,

Herréçaret

 

Observations

        Le s n'a pas tout à fait le même son qu'en français, pour le prononcer on relève l'extrémité de la langue vers le palais.

        Le ç et le z se prononcent comme s en français.

        Le h se fait entendre après la consonne qui le précède comme dans (ph), kh.

        ou se prononce comme en français.

        ai, ei, oi se lisent comme s'il y avait un tréma sur i.

        e se prononce comme è. L'e muet n'existe pas en basque.

 

aurrekoa hurrengoa