www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

 

aurrekoa hurrengoa

[1271]

Commune d'Amendeuix

Canton de Saint-Palais

Haür zentzu gabecoa

 

        1. Guizon batek ez zituen bi seme baicic. Gaztenac erraiten dio béré aïtari: «Ordu da neure buruaren nauzi izan nadin, ukhan dizadan diru eta korri dezadan azco kartier. Pharthi zazu zure ontazuna eta emadazu ene zuzena. — Baï, ene semea, dio aïtac, nahi dukan bezala. Haür zori gaitzecoa haïz eta dolutuco haïz». Orduan aïtac zabaltzen du harmeyru tiretabat, pharthitzen du bere ontazuna bi sathi bardinetan.

        2. Cembaït egunen buruan, seme gaichto hura yohan zen bere herritic, burua gora, urguluz hantua, nehori agurric erran gabe. Azkolanda, oyhan, urhaïtz corritu ondouan heldu cen hiri handi batetara non gastatu baïtzuen bere diru guzia. Cembaït hilabeteren buruan, zaldu behar ukhan zituen bere arropac eta phuskac andre zahar bati eta yarri zen muthil. Igorri zuten elgue edo landetarat azto eta idi zaïntzera.

        3. Orduan, hanitz doloratua izan zen. Etzuen oheric lo eguiteco ez zuric berotzeco hotz eguiten zuenean. Cembaït aldiz haren gozia haïn handi eta haïn prezatua zen non gogo hunez yanen baïtzituen cembaït hosto eta fruitu usteldu, cherriec gaztatzen zustenetarik, baïnan nehorc etzakon deüs ematen.

        4. Arratzalde batez, zabela hutza, flakatua, gogua galdua, erori zen escabela baten gaïnera, zo eguiten zuelarik leïhotic choriac hegaldakatzen ari zirela arinki. Guero ukhuzten tu ceruan arguizaguia eta izarrac, nigarretan erraïten duelaric bere buruari: Han!... neure aïtaren etchea, bethea dago sehiz zeinec baïtute oguia, ardoa, arroltzeac, gazna, nahi duten bezembat. Dembora berean ni, hemen, gozeac hiltzen ari niz.

        5. Beraz, yaykiko naïz; yohanen niz neure aïtaren kaüsitzera, eta erranen diot: «Bekhatu eguin nuen zu ustean. Oben handia ukhan nuen, eta behar nuzu gaztigatu, badakit ounza. Ez nezazula guehiago zure semea izenda; erabil nezazu zure azken sehia bezala. Culpadun nintzan, bainan sofrikariouetan nintzan zutaric urhundua».

        6. Aïta baratzian zen, lili batzuen hurtatzen akabatzen hari zelaric; miratzen zituen zagartziac eta mahatzac. Ikhuzi zuenean bidearen gaïnean bere semea izerditan eta erhaützez funditua, zangoac herrestan, etzuen lehen bizian sinhetzi nahi bere bichta. Galdeguin zuen bere buruari behar zuenez gaztigatu ala behar zagon barkhatu. Azkenekotz nigarrac beguietan, hedatu zascon bezoac, daützi eguin zakon lephorat eta eman zagon muzu handi bat.

        7. Guero yaraci zuen bere semea, deïthu zituen bere yendeac eta aïzoac: «Nahi dut maïthatu lehenago bezala, haür gaïchoa, erran zeyen bildu cirenean. Azki gaztigatua izan da, bihibatec ez dezakotela erreprotchuric eguin. Yin zarete haren ikhustera, ekhar ezazue soïnpilda pullit bat, ezar zakozue erhastun bat erhian eta zapeta berriac oïnetan. Hartuco ahal tuzie éré oillarrac, guitac, eta ekhartzen ahal duzue aratche bat ona hiltzeco; edanen dugu, yanen elgarrekin eta eguinen besta handi bat».

        8. Sehiec sinhetzi zuten béré naütziari eta ezarri zuten dafaïla eder bat mahaïnaren gaïnean. Dembora berean, seme guehiena heldu zen ihizitic bere zakhurrekin: «Cer da beraz habarrotz hori? oïhu eguiten du arnegatuz. Uste dut khantuz ari cirestela hemen; ezda zobera goïz itzul nadin. Erhotua cireya, neüre aïta?».

        9. Ez, neure semea, ez naiz erhotua, errepostu eman zuen, aïta zaharrac. Haüc eguiten balin baditut da zeren bainiz aleguerantzaz bethea. Khantouz ari guira eta irouz guira, ceren baïtugu arrazoïna. Nahi ukhan dezakan ala ez, beharko duc khantouz ari hic ere, eta alegueratou gurekilan, ceren eta hire anaya hila zena itzuli baïta bicïrat. Berriz sorthu baliz bezala duc. Atzo galduya zian, egun berriz hatzemana.

 

L'Instituteur,

Jean Pierre Longy

 

aurrekoa hurrengoa