www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

 

aurrekoa hurrengoa

[1268]

Commune de St-Palais

Canton de St-Palais

Haour prodigua

 

        1. Guiçon batek ez cituen bi semé beicik. Guastenak dio aitari: «Oray dembora dut neouré buriaz naoussi izaitea. Behar dut yoan quartier ikustéra. Partaya sasu çoure ontarsuna éta eni éman ene partia. — Bay éné séméa dio aitac nahi dukan beçala. Gasto bat his éta punitia izanen his». Guéro zabalzen du tiroir bat idekizen du beré ontarzuna éta éguiten bi parté igual.

        2. Çombeit égunen burian semé gasto hura yoan cen herri hartaik fierraina éguines éta nehori adio éran gabe. Pasatzen ditu landac, oyanac, hour handiac éta zarzen da hiri handi batian, noun igorten beithu ditien zos guciac. Çombeit hilabethen burian behar oukan zien chugneko pildak zaldu émasté çahar bati éta muthil zarthu; igorri zuten asto éta idi zain pensé, bazuétat.

        3. Ordian malhérus izan cen ezuen ohéric guehiaguo loiteko guaouas, es zuik éré bero zeko hos éguiten zianian. Bazuétan, gosé handia zienian yain zitien gotic assa éta fruitu oustélac ourdek yaten diousténac, bainan néhokec ezakoten yéous émaiten.

        4. Gaou batés tripa huzic béré corpusa usthen du escabella baten gaira érortëra, so éguinés léhotik choriak hégaldan dabilzala. Guéro ikousten du sélian aguerzen argui zaitea éta izarrac éta éraiten du béré buriari nigarés aridëlaic: Han aitaen échia mutiles béteric da çougnec beitutë oguia éta arnoua arolzia éta gazna nahi duten beçain bat éta ni hemen gosiac hilzen nu:

        5. «Eh bien yeikico nis éta yoanen nis aitanat éta érain diot: Pekatu éguin dut échian quitazia bataquit, oguen dut éta punithou behar nussu batakit ounssa es nezaçula guehiago suré sémia deit trata nezaçu çoure oundar muthila bezala. Coupablé ninzan bainan soffritzen nian zuretaic hurun».

        6. Aita beré barazian zen lilien arozazen finitzen, saharzen éta mahastiain vizitazen ari zen. Noïs éta ikusten beitu beré semia déna izerdis éta hérauzés bethia, zangoua hérestan, doy doya zineisi zien. Béré buriari dio, beharzuenes pounitu ala barkatu. Enfin niguarra béguian bézouac zabalzen dasko éta léporrat daussi éguines tinqui bezarkatzen du.

        7. Guéro yarasten du béré semia oihu éguithen du béré yender éta aoussouer. Eraiten du: «Nahidut maithatu lehen bézala gaicho haoura. Izan da asqui punitia éta estut nahi éréprochuric nehoc éguin dézakoten. Çaousté ikoustéa ékarakozie vesta éderra éta ézar zakossié éhastun bat éhian éta osqui berriac zunian. Hartiko tuzie ollarac éta ahatiac éta assé bat éderra éguinen tuzie, hilen tuzie; yanen dugu éta édanen oroc elgarekin éta pesta handi bat éguinen guciec».

        8. Mutilec zinesthen dutie naussia éta ézari zuten nappa eder bat mahagnian. Ber mementouan semé guehiena zarzen da chackurekin ihezetic. «Çerda béras assans hau dio arnégus aridélaic Oustédut cantus ari zisten hemen esta goisché jin nadin Ene aita erhotua çira?».

        9. «Es éne semia es nis erhoua arapostu émaiten du aita zaharrac. Hoc éguiten batut bainis placeres bethéa. Cantazen dugu eta irous guira éta arrasougnékin. Nahi dukan édo es beharko du cantatu hic éré éta alléguéra hain gurekin batian; hiré aneya hila zen houra bissi duc, zorthu béria bézala duc; asso galdia zian éta égun hazémana».

 

F. Maigret

 

aurrekoa hurrengoa