www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

 

aurrekoa hurrengoa

[1294]

Commune d'Orègue

Canton de Saint-Palais

Haur prodigua

 

        1. Gizon batec ez zitien bi seme bezic. Gaztenac erreiten daco bere aitari: «Ordu dizi izan nain ene buriain nausi eta ukhan dezaan dihuru. Behar tzit juan hentic amoreac gatic eta bazter ikhus ahal dezaan. Pharteca zazu zure huntasuna eta eman ezaazu nic ukhan behar duana. — Ba, ene semia, erreiten du aitac; nahi dukecan bezala. Gaichtua hiz, eta punitia izanen hiz». Gero, tienta bat zabalduz, phartecatu zien bere huntasuna eta in zitien bi pharte berdinac.

        2. Hantic egun gutin burian, seme gaichtua juan tzen herritic fierraina inez eta nèhori adioic erran gabe. Igaan tzitien biziki larre, oihan, ur haundi, eta jin tzen hiri haundi batetala, nun despendiatu beitzien bere duhuru guzia. Zunbeit hilaithein burian, behar ukhan tzitien saldu bere arropac emazte zahar bati, eta muthil jarri: igorri zuten elgetalat han astuen eta idien zaintzera.

        3. Ordian malerus izan tzen biziki. Ez tzien gehio ukhan oheic lo iteco gauaz, ez suic bere buriain beotzeco hotz iten tzienian. Zunbeit aldiz, hain gose haundia zien nun janen baitzien untza aza osto eta fruitu usteldu hetaric zoinac jaten baituzte urdec; bena nehoc ez tzacon deus emaiten.

        4. As batez, sabela hutzic, utzi zien bere buria eortzea escaala baten gagnea, so iten tzielaic leihotic chorrier zoinac hégaldatzen baitzien ahintzki. Gero, ikhusi zitien zerian agertzen argi zeitia eta izarrac; eta erran tzien bere baithan nigar iten tzielaic: Hantche, ene aitain etchia bethia duc muthulez zoinec baitute ogi eta ano, arrotze eta gasna, nahi duten bezain beste. Denbora hortan, ni, heben, gosiac hiltzen nic.

        5. Ebien, chutituco nuc, juain nuc ene aitain hatzemaitea eta errain dacoat: «In nizin bekhatu bat nahi ukhan zentuanian kitatu. Oben haundi ukhan nizin, eta behar nuzu punitu, bakizut untsa. Ez nezazula gehio zure semea deith, trata nezazu zure muthiletaic azkena bezala. Obendun nintzun, bena zutaric urrun bihotzac nun iten zatazun».

        6. Aita bere baatzian tzen, bere lilien arrosatzen finitzen ari zelaric: bisitatzen zitien saarrac eta mahatsac. Ikhusi zienian bidian jiten bere semia oro izerdiz eta erhautsez bethia, zangua herresta, doi doia gauza hori sinhetsi ahal ukhan tzien. Bere buriari galdin tzien heia behar zienez bere semia...inen.

        7. Gero jar arazi zien bere semia; deithu zitien bere jendiac eta auzuac: «Nahi dut maithatu aitzinian bezala, haur gaichua, erran tzeen bildu izan tzieneco. Aski punitia izan da: orai nehoc ez dezacola gaizki bat erran. Zaizte hunen ikhustera, ekharracozie fite camisola pollit bat, ezarracozie ehaztun bat ehian eta oski berri batzu zanguetan. Hartzen ahal duzketzie ere ollar batzu, ahate batzu, eta ekhartzen hiltzeco hunden ergi bat: edanen eta janen dugu elgarrekin eta phesta haundi bat inen».

        8. Muthilec obeitu zuten beren nausia eta ezarri zuten dahalla eder bat mahaiain gagnen. Memento berian, seme geihena heldu zen ihizetic bere chakhurrekin: «Zer da beraz azantz hori? oihu in tzien arneguz. Usteut khantuz ari zizten heben; ez ta goiz ei etcheat jin nain. Ehotia zirea ene aita?».

        9. «Ez, ene semia, enuc hala, ihardoki zien chaharrac. Hola iten baut, horiuc plazerrez bethia nizalacotz. Khantuz ari gituc eta irus gituc zeen beituu zertaco. Nahi ukhan dezakan ala ez, hic ere beharco duc khantatu eta gurekin alegeratu, zeren eta hire aneia, zoina hila beitzen, arra jin beita bizirat. Sortzetic heldu baliz bezalauc. Atzo galdia zukan, egun horra nun arra hatzemana den».

 

L'Instituteur,

J. Duhalde

 

Notes

        Il faut prononcer:

        z comme s en français lorsque cette lettre (s) n'est pas entre deux voyelles.

        e comme é g comme gu u comme ou (toujours)

        ll comme ill h toujours aspirée j comme y dans voyage en toujours comme dans bien s impossible de le dire; prononcez-le comme le font certains Gascons en disant veux-tu.

        Les consonnes venant à la suite doivent être toutes prononcées: tz, ph, etc.

 

aurrekoa hurrengoa