www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

 

aurrekoa hurrengoa

[1261]

Canton de Mauléon

Commune d'Idaux Mendy

Haour prodigoua

 

        1. Guiçon batec étciçun bi sémé baïcic. Gaztenac erraïten dioçu béré aïtari: «Ordu diçu içan nadin nihaouen buruçagui eta ukhen déçadan diharu. Béhar diçu jouan ahal nadin hebentic eta ikhous deçadan cartiel. Pharti çaçu çouré hountarçuna, eta eman içadaçut ukhen behar dudana. — Baï, ene semia, erraïten diçu aïtac, nahi dukian beçala. Gaïsto bat hiz eta punituric içanen hiz». Guero çabaltcen cielaric tieta bat phartitcen diçu bere hountarçuna eta hartaric éguiten bi pharte bardin.

        2. Egun gutien ondotic, sémé gaïstoua jouan çuçun herritic fierra éguiten cielaric eta ihouri adioric erran gabé. Trébésatu citiçun landa hanitch, oïhan, uhaïtz, eta jin çuçun hiri handi batetara, noun despendiatu béïtcian béré diharia oro. Çounbaït hilabeteren burian behar ukhen citiçun saldu bere arropac émazté çahar bati eta béré buria eman irabacitan mithil içateco: igorri cicien alhoretarat han béguiratceco astouen eta idien.

        3. Ordian, içan çuçun hanitch malérous. Etciçun haboro ohéric gaïaz lotceco, ez suic bérotcéco hotz éguiten ciénian. Baciçun çounbaït aldiz haïn gosé handia jan beitçutukian aza osto houac eta frutu hiotu ourdec jaten dutienac; béna ihourc étcieçun deus émaïten.

        4. Arratx batez, sabela hutxic, utzi çuçun érortéra hoki batétan gagna, so' guiten çutielaric léïhoti tchori hégaltatcen cienac arhinzki. Guéro ikhousi citiçun aguertcen celian arguiçaguia eta içarrac, eta erran ciçun bere buriari nigarrez: Han, ene aïtaren etchia betheric da michcandiz çoygnec béitié ogyi eta ardou, araoutce eta gazna, nahi dien beçanbat. Denbora hortan, ni, gosez hiltcen niz heben.

        5. Arren, jéikico niz, jouanen niz édireitéra éné aïtaren éta erranen dérot: «Eguin niçun bekhatu bat nahi ukhen çuntudanian kitatu. Oguen handi ukhen niçun, éta béhar naïçu punitu, badakit ounxa. Eneçaçula haboro dei çouré sémia, trata neçaçu çouré azken mithila beçala. Içan nunduçun oguendun, bena débeyuz hourtcen ari nunduçun çutaric hurrun».

        6. Aïta bere baratcian çuçun, finitcen ari béré lilien hourtatcia: bijitatcen citiçun sagartciac eta mahatxac. Ikhousi ciénian jiten biden gagnen béré sémia oro gorderic icerdiz eta erhaoutxez, héréxtan çankhoua, doï-doïa ciçun ahal ukhen sinhexi. Galthatu ciçun béré buriari behar cienez punitu ala béhar cereïon pharcatu... Guerocoz nigarrac béguiétan hédatu ciotçun bésouac, eta jaouzten ceiolaric lephouala émaïten dioçu pot handi bat.

        7. Guero jar eraci ciçun béré sémia; deithu citiçun béré jentiac éta aïçouac: «Nahi dit maïthatu lehen beçala, gaïcho haourra, erraiten diéçu algarétara bildu ciren béçan sarri. Içan duçu aski punituric, ihourc orai ez diçola éguin erréprotchuric batéré. Tciaousté ikhoustera; ekhar içocié bertan camisola eïjer bat, éçar içocié erhaztun bat éhian eta oski berriac hougnetan. Hartuco ahal ducié ere oillar, ahaté, éta ékharrico chahal éhaïteco houn den bat: édanen dugu, janen algarréki éta éguinen besta handi bat».

        8. Mithilec obéditu ciéçun béren buruçaguiari eta eçari cicien tahailla éder bat mahagnen gagnen, ber mémentouan, sémé guehiena jiten çuçun ihicéric béré chakhurréki: «Cer da arren hérotx haou? oïhéguin ciçun juratcen ciélaric. Ousté dit khantatcen duciéla hében: Eztuçu goïcégui arrajin nadin. Ehotu cia, éné aïta?».

        9. Ez, éné sémia, énuc hala, arrapostu éman ciçun çaharrac. Eguiten badut hori, boztarioz béthéric niçalacoz duc. Khantatcen diagu eta irous gutuc, ceren badiagu cergatic. Hic nahi ala ez béhar ukhenen duc khantatu hic éré eta alaguératu gouréki, ceren eta hiré anaïé hila cena arrajin béïta biciala. Oraï sorthu baliz béçala: atzo galduric cian, eïgun hortché diala arra édirenic.

 

S. Basterreix

 

aurrekoa hurrengoa