www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

 

aurrekoa hurrengoa

[1297]

Commune de Pagolle

Canton de St-Palais

Haur barraiatzailea

 

        1. Guizon batec ez zituen bi seme baizic. Gastenac erran zion bere aitari: «Ordu da izan nadin ene nausi eta izan dezadan dirua. Behar dut yoan ahal izan eta baster ikhusi. Phartaia zazu zure funsac eta eman zadazut nic behar dutana. Bai, ene semea, erran zuen aitac; nahi ducan bezala. Gaichto bat hiz eta gaztigatia izanen hiz». Guero idokiz tireta bat, phartaiatu zituen bere funsac eta eguin zituen bi pharte berdinac.

        2. Egun gutiren burian, seme gaichtoa yoan zen herritic fierrarena eguiten zuelaric, eta adioric erran gabe nehori. Iragan zituen hainitz larre, oïhan, ibaia, eta yin zen hiri handi batetalat, han despendiatu zuen bere diru guzia. Cembait hilabetheren burian, behar izan zituen saldu bere trastuac emazte zahar bati eta alocatu muthil izaiteco: igorri zuten landetalat asto eta idi beiratzeco.

        3. Orduan izan zen hainitz dohacabe. Ez zuen guehiago oheric lo eguiteco gauaz, ez suric berotzeco hotz eguiten zuenian. Cembait aldiz hain bertce gose handia zuen yanen baitzuen aza hosto eta fruitu usteldu cherriec yaten duztenac; bainan nehorc ez zaion deus emaiten.

        4. Gaur batez, sabela hutsic, utzi zen erortzerat escabela baten gainerat, behatuz leihotic arinki hegaldatzen ziren chorieri. Guero ikhusi zituen aguertzen zeruan, ilharghia eta izarrac, eta erran zuen nigarrez: hantchet, ene aitaren etchea muthilez bethiada zoinec baitute ogi eta arno, arroltce eta gasna nahi dutena. Dembora artean, ni hilzen niz gosiarekin hemen.

        5. «Eta bada, alchatuco niz, yoanen niz aurkhitzerat ene aitaren eta erranen diot: Eguin nuen bekhatu bat noiz eta ere nahi izan baitzintudan utzi. Hoben handia nuen eta behar nuzu gaztigatu, badakit ontsa. Ez nezazula deit guehiago zure semea, artha nezazu zure azken muthila bezala. Hobendun nintzan, bainan unhatzen ninduzun zure ganic hurrun».

        6. Aita bere baratzian zen bere lilien urthatzen akhabazen ari: bisitatzen zituen sagar ondoac eta mahatsac. Noiz eta ere ikhusi baitzuen bidiaren gainean bere semea guzia estalia izerdiz eta erhautsez, herrestan zangoa doidoia sinhetsi zuen. Galdeguin zuen bere baitan, behar zuenez gaztigatu ala barkhatu... Azkenecotz nigarrac beguietan, besoac hedatu ziozkan, eta aurthikiz haren lephoat eman zien pot handi bat.

        7. Guero yarri arazi zuen bere semea; deitu zituen bere yendeac eta auzoac: «Nahi dut maitatu lehen bezala gaicho haurra, erran zuen bildu bezen laster izan da aski gaztigatua: nehorc orai ez dezaion erresporchuric. Yin zizte ikhusterat; ekhar ziozue, fite gaineco pullit bat, ezar diozue erraztun bat erhian eta zapata berriac zangoan. Hartzen ahal ditutzie ere oillarrac, ahateac eta aratche bat ona hiltzeco: edanen dugu, yanen elgarrekin eta eguinen phesta handi bat».

        8. Muthilec obeditu zuten beren nausiari eta ezarri dafaila eder bat mahainaren gainean. Memento berean, seme zaharrena heldu zen ihizetic bere chakhurrekin: «Cer da beraz azantz hori? oihu eguin zuen arnegatuz. Uste dut khantus ari ziztela hemen; ez da goizeghi itzul nadin. Erho zira, ene aita?».

        9. «Ez, ene semea, ez niz hala, ihardetsi zuen zaharrac. Eguiten badut hori, eguiten dut plazerrez bethea nizalacotz. Khantus ari ghira eta dohatsu ghira, zeren arrazoina baitugu. Hic izana nahi gatic edo ez, beharco duc khantuz ari hic ere eta alleghera hadin gurekin, zeren hire aneya hila zena itzuli baita bizirat. Orai sorthu bezala da: atzo galdia zen, egun horra aurkhitua».

 

Abadie

Instituteur à Pagolle

 

aurrekoa hurrengoa