www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

 

aurrekoa hurrengoa

[1327]

Canton de St Jean-Pied-de-Port

Commune de St Jean-Pied-de-Port

Haur prodigua

 

        1. Gizon batec ez zitien bi seme bezic. Gaztenac erran zacon bere aitari: «Ordu da izan nain ene burian nausi eta ukan dezaan dihuria, yuan ahal nain eta bazter ikus dezaan. Sathi zazu zure untasuna eta eman ezaazu ukan behautana. — Ba, ene semia, erran zien aitac, hïc nahucan bezala. Gachto bat hiz eta gaztiatia izain hiz». Gero, tianta bat idokitziarekin, satitu zien bere untasuna, eta hartaz ein bi parte berdinac.

        2. Egun gutin burian, seme gachtua yuan zen herritic dena fantesia eta nehori adioric erran gabe. Pasatu zitien hanitz larre, oihan eta hur, eta yin zen hiri haundi bateat, nun empleatu baitzien bere dihuru guzia. Zembait hilaiten burian saldu behar izan zitien bere arropac emazte zahar bati eta yarri sehi; igorri zuten landetaat astuen eta idien han zaintzea.

        3. Ordian, untsa maluros izan zen; etzien gehio oheic lo iteco ez suric berotzeco hotz iten zienian. Batzutan hain gose haundia zien nun yain baitzitien urdec yaten dituzten aza osto eta fruita usteldiac, bainan nehoc ez zacon deus emaiten.

        4. Atsalde batez, tripa hutsa, utzi zien bere buria erortzea alki baten gainea, leihotic so iten ziela ahinki airian zuatzin chorier. Gero ikusi zitien agertzen zerian ilhargia eta izarrac, eta erran zien bere buriari nigar iten zielaic: Hantche ene aitain etchia, mutilez betia duc zoinec baitute nahuten bezambat ogi eta ano, arrultze eta gasna. Dembora berian ni hemen gosiac hiltzen ari nic.

        5. Arren yeikico nuc, yuain nuc ene aitain harrapatzea eta errain diacoat: Bekatu bat in nien zure ganic urrundu nahi izan nienian. Oben handia in nizin eta behar nuzu gaztigatu, badia kizut. Enezazula gehio izenda zure semia. Atchic nezazu zure sehietaic azkena bezala. Obendun izan nintzan, bainan zure ganic urrun hurtzen ari nintzan.

        6. Aita bere baatzian zen bere lilien ihiztatzia akabatzen ziela; sahar onduac eta mahatsac ikertzen zitien. Ikusi zienian bere semia bidiaren gainian izerdiz eta errautsez arrunt estalia, zangua herrestan zaramala, doi doia sinetsi zien. Bere baitan erran zien behar zienez bere semia gaztiatu ala behar zacon barcatu... Azkenian, nigarra begitan, besuac hedatu zazcon eta bere buria botatzen ziela haren lepoa, pot haundi bat eman zacon.

        7. Gero yar aazi zien bere semia; galdin zitien bere sehiac eta auzuac: «Nahi dut maitatu lehen bezala, gaicho haurra, erran zien bildu zien bezen fite; aski gaztiatia izan da; nehorc ez dezacola orai erran gaizkiric batere. Zaurte hunen ikustea; ekaazkozie fite camisola pollit bat. Oilarrac eta ahatiac ere hartuco ahal tuzie eta ekarrico hiltzeco hun den aatche bat: elgarrequin yanen, edanen eta besta haundi bat inen duu».

        8. Sehiec obeitu zuten beren nausia eta ezarri tafailla eder bat mahian gainian. Ichtant berian seme gehiena itzultzen zen ihizitic bere chacurrekin: «Zer da beraz azantz hori? Oihu in zien yuramentuca. Iduri zaut kantuz ari zieztela hemen; Ez da sobera goiz itzul nain. Ehotia zirea, aita?».

        9. «Ez, ene semia, ez nuc hala, errepostu eman zien aita zaharrac. Bozcarioz betia nizalacotz iten diat hola. Kantuz ari gituc eta uros gituc ceren baituu arrazoina. Nahi ala ez, hic ere in beharco duc cantu eta gurekin alegeratu, zeren hire anaia hila zena phiztu baita: Doi doia sortu baliz bezala duc: atzo galdia zucan, egun horra berriz harrapatia».

 

(traduit par M. Haramburu, conseiller municipal)

 

aurrekoa hurrengoa