www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

 

aurrekoa hurrengoa

[1267]

Canton de Mauléon

Commune de Viodos

Haour prodigoua

 

        1. Guiçon batek etcitçun bi seme baïcik. Gaztenak eran cioçun bere aïtari: «Ordu duçu içan nadin nihauren naousia eta diharu ukhen deçadan. Joun behar dit amorokatik kartiel ikhous deçadan. Partaja eçaçu çoure hountarçuna eta eman eçaçout cer ere ukhen behar beïtut. — Bai, ene semia, eraïten du aïtak, nahi dia beçala. Gaichto bat hiz eta puniturik içanen hiz». Guero çabaltcen cilarik tiroir bat, partajatu ciçun bere hountarçuna eta eguin bi pharte bardin.

        2. Egun aphuren burin, seme gaïchtoua joun çuçun heritik fieraena eguiten cilarik eta adio eran gabe ihouri. Basa bazter, oïhan eta ereka hanitch trebesatu ondoun, jin çuçun hiri handi batetara, noun bere diharia oro enplegatu beïtcin. Hilabete çounbaïten burin, behar ukhen cititçun saldu bere aropa tcharak emazte çahar bati eta bere buria logatu mithiletako: igori cicien alhoretat astouen eta idien beguiratcera.

        3. Ordin hanitch malerous içan çuçun. Etciçun haboro oherik lotceko gaüan, ez eta ere suik bere berotceko hotz eguiten cinin. Çounbait aldiz haïn gose çuçun noun gogo hounez janen beitcin ourdek jaten tien aça osto eta fruta hiotu heïetarik; bena ihourkerek etcieçun deuzere emaïten.

        4. Gaï batez, sabela hutsik, utci ciçun bere buria eortea eskabela batetan gagna, soguiten cilarik leïhotik tchorier hegaltatcen alagueraki. Guero ikhousi ciçun aguertcen celin arguiçaguia eta içarak, eta eran ciçun bere buriari nigarez ari celarik: Hantche, ene aïtaren etchia mithilez betherik duçu eta haïek badicie ogui eta ardou, araoutce eta gazna, nahi dien beçagn hainbeste. Ber denboran, ni, heben gosez hiltcen nuçu.

        5. Eh bien! jeïkiko nuçu, jounen nuçu ene aïtaren edireïtera eta eranen diot. Bekhatu bat eguin niçun, nouïz ere kitatu nahi ukhen beïtçutudan. Oguen handia ukhen niçun, eta behar naïçu punitu, badakit ountsa. Eneçaçula haboro deïth çoure semia, trata neçaçu çoure azken mithila beçala. Oguendant nunduçun, bena sofritcen niçun çoure ganik hurun.

        6. Aïta bere baratcin çuçun, bere lilien arosatcen urhentcen: bijitatcen cititçun bere sagartcik eta mahatsak. Nouïz eta ere ikhousi beïtcin jiten bidin bere semia oro erhaoutsez eta icerdiz gordeïk ceon ibiliarekin, etciçun kasik sinhesten ahal. Galthatu ciçun bere buriari eïa punitu behar cinez bere semia, ala pharkatu behar ceon. Azkenekoz, nigara beguitan, besouk hedatu ciotçun, eta besarkatcen cilarik eman cioçun pot handi bat.

        7. Guero jaraci ciçun bere semia; deïthu citiçun bere jentik eta aïçouk: «Nahi dit maïthatu lehen beçala, haour gaichoua, eran cieçun bildu cien beçain sari. Aski puniturik içan duçu: ihourkek ezteçon eguin araprotchurik. Çaïzte ikhoustea; ekhar eçocie fite besta eïjer bat, eçar eçocie erhaztun bat erhin eta çankhouetan oski berik. Hartuko ahalko tutcie ahate eta oillar çunbaït eta baï ekharaciko chahal bat, ehaïteko houn dena; edanen, janen diçugu algareki eta eguinen besta handi bat».

        8. Mithilek obeditu cicien beren naousia eta eçari cicien tahailla eder bat mahagnaren gagnen. Ber mementoun, seme guehiena utçultcen çuçun ihicetik bere chakhoureki: «Cer da aren heots haou, oïhu eguiten diçu, juatcen dilaïk. Ouste dit khantatcen ducien heben. Eztuçu goïzegui ara utçul nadin. Enuchent cieïa, ene aïta?».

        9. Ez, ene semia, enuk enuchent, arapostu emaïten diçu guiçon çaharak. Ori eguiten badut ere, eguiten diat boztarioz betherik niçalakoz. Khantatcen diagu eta irouz gutuk, ceren eta beïtugu eguiazki ceren. Nahi ukhen deça baï ala ez, hik ere beharko duk khantatu eta libertitu goureki, ceren eta hire anaïe hilik cena ara phiztu beïta. Sortcen baliz beçala duk; atço galdurik cia, eta egun hor duk araedienik.

 

L'Instituteur de Viodos,

J. Davant

 

Notes

        Le basque souletin est le patois employé à Viodos. Il s'écrit comme on le prononce; on trouvera souvent le tréma sur la lettre i: c'est pour la faire prononcer séparément.

        Le c ou ç = s; le z = z français; le s = le seu prononcé ou articulé par du béarnais du côté d'Orthez. On trouvera souvent dans la traduction du morceau tc qu'il faudra prononcer comme le ts français; la lettre c s'écrit en basque k.

 

aurrekoa hurrengoa