www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

 

aurrekoa hurrengoa

[1310]

Commune de Larceveau

Canton d'Iholdy

Haur prodigua

 

        1. Gizon batek eztitzin bi sémé bézik. Gastenak erraiten diakozu béré aitari: «Ordu duzu éné buriaïn nausi izan naïn eta izan dezaan dihuru. Behar zit yuan eta ikhusi bazter... Partayazazu zure ontasuna eta émazu éni yiten zaana. ­ Ba, éné sémia, erraiten dizi aïtak ; nahukan bezala. Gachto bat hiz eta izaïntz punitia». Gero zabalziaïkin tiranta bat, partayatzen dizi béré ontasuna eta itenzi bi parté bardinak

        2. Egun gutiik barnian, sémé gachtua yuaïten duzu herritik fierra itendiélaïk, eta nehori adio erran gabé. Pasatzen tizi otharrak, oyhanak, uhaïtzak, eta yiten duzu hiri handi batétaat, zoïntan despendiatzen baïtu béré dihuru guzia. Zombaït hilaïtéïn burian, saldu behar izan zitzin béré trastiak émazté zahar bati eta béra yarri mouthil: igorri zizien alhorretaat asto eta idi zaïntzéa.

        3. Ordian biziki malurus izan zuzun. Etzizin ohé bat lo itéko ez suik bérotzéko hotz iten ziélaïk. Zombaït aldiz haïn gosé zuzun nun yaïn baitzitien cherriek yaten duzten aza osto eta frutu usteldu hétaïk; béna nehokée eztziakozien déus éré émaïten.

        4. Atsalde batez, estomaka hutsik, béré buria uzten dizi erortzéa alkhi baten gagnéa, ahinki aïrian yuaïten zien chorier soïten ziélaïk léihotic. Gero ikhustentzi agerzen zerian argi-zaïtia eta izarrak, eta nigar iten diélaïk béré buriaï erraïten dizi: Hantché, éné aitaïn etchia béthia uzu sehiz zoïnek baïtuté nahuten bezambat ogi eta ano, arrolze eta gasna. Eta dembora bérian, ni gosiak hiltzen ari nizi hemen.

        5. Eh bien, yéikiko nuzu, yuaïn nuzu éné aitaïn khausitzea, eta erraïn diakozut: «Békhatu bat in nizin zu quitatu nahi ukhan zintudanian. Izan nizin oben handia, eta behar nuzu punitu, badiakizut ontsa hori. Ez nézazula géhio déit zure sémia, trata nezazu sure séhiétaïk azkéna bezala. Obendun izan ninduzun béna zuréanik urrun péritzen ari ninduzun».

        6. Aita béré baatzian zuzun, lilien arrosatzen finitzen: bisitatzen zitzin sahar onduak eta mahatsak. Ikhusten diélaik bidian yiten béré semia, oro erhautsez eta izerdiz estalia, zangua thérrestan, doidoïa sinetsi ahal zizin hura zela. Béré buriari galditendizi héa béhar-zienez punitu ala behar-zakon barkhatu. Azkénian, nigarrak bégietan, hedatzen dazkotzu bézuak, eta lephotik lotziaïkin émaiten diakozu pot handi bat.

        7. Gero yaraazi zizin, béré semia; oïhu iten dizi bere yender eta auzuer: «Nahiut maithatu léhen bezala, gaïcho haurra, erraïten diézu yin ziénian. Izan duzu aski punitia: nehokee ez dezakotela in érreprotchuik. Zaurté haïn ikhustéa, ekharrakozié fité barneko pollit bat, ezarrakozié eïhian éhastun bat eta zangotan zapata berriak. Hartuko ahal dituzié éré oillarrak, ahatiak eta ekharriko uzié ahatché at hun déna hiltzéko: Edaïn diziu, yaïn diziu elgarrekin eta inen besta handi bat».

        8. Séhiék obeditu zizien béren nausia, eta ezarri zizien mahaiaïn gagnian dafailla eder bat. Memento bérian, sémé géhiéna helduzuzun ihizitik béré chakurrekin: «Zer da baa azantz hori? oihu iten dizi sakreka ari délaïk. Uste-izit khantuz aïzisten hemen ; ez duzu sobera goïz itzul naïn. Ehotia ziréa, éné aïta?

        9. Ez, éné sémia, énuk éhotia, erresponditzen dizi gizon chaharrak. Hola iten baut duk zeren alégrentziaz béthia baïniz. Khantu iten diau eta urus gituk, zéén khasia hola baïta. Nahi izandézakan edo ez, beharko-uk hikee khantatu eta alégrentzian yarri gurékin, zendako eta hiré anaya hila zena itzuli baïta bizirat? Oaï sortzen baliz bézala-uk: atzo galdia zukan, horra egun hatzemana».

 

L. Sallaberry

 

Note:

        Les u se prononcent ou, les z, s (français), les s suivant la manière espagnole, grassement. La lettre g suivie de voyelles a, e, i, o se prononce comme les équivalents français ­ gua ­ gue ­ gui - etc.

        Remarque essentielle = Quand le complément est au singulier ou au pluriel, le verbe en suit les modifications: ainsi on dira:

                1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13

        1º. Texte français Un père n'avait qu'un enfant, ou un fils, ou une fille

                2 1 3 4-5 7 6 8 10 9 11 13 12 5

        2º. Texte basque Aita batek eztzizin haur bat, edo seme bat edo alaba bat bézik

Pluriel (complément).

        1. Un père avait deux fils

        2. Aïta batek bazitzin bi sémé.

        Ainsi le verbe avait [1er cas] est au singulier en basque parce que le complément est au singulier, et ce même verbe se met et doit se mettre au pluriel si le complément est au pluriel (2° cas)..

 

aurrekoa hurrengoa