www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

 

aurrekoa hurrengoa

[1257]

Canton de Mauléon

Commune d'Espès Undurein

Haur prodigoua

 

        1. Guiçon batec etcien bi seme baïcic. Gastenac erraiten du bere aïtari: «Denbora da içan nadin ene buriaren naüssi eta ukhen deçadan diharu. Behar dit jouan ahal içan eta ikhoussi cartiel. Pharti eçaçu çure hountarçuna eta eman eçadaçut ukhen behar dudana. — Baï, ene semia, erraïten du aïtac; nahi dukian beçala. Gaïchto bat his eta içanen his punituric». Guero, sabalturic tieta bat, partajatcen du bere hountarçuna eta eguiten bi pharte bardin.

        2. Egun gutiren burian, seme gaïchtoua jouan tcen herritic, fierraren eguites, ihouri adioric erran gabe. Trebejatu cien hanitch mendi, oyhan, uhaïts, eta jin tcen hiri handi batetara, noun despendiatu beïtcien bere diharia oro. Çounbaït hilabeteren burian, behar ukhen cutian saldu bere arropac emaste çahar bati, eta bera mithil jarri. Igorri cien alhorretarat astouen eta idien beguiratceco.

        3. Ordian, hanitch malerous içan tcen. Etcien haboro oheric gayaz lotceco, es suric berotceco, hots eguiten cienian. Çounbaït aldis haïn cien gose handia noun gogo hounes janen beïtcutien ourdec jaten dutien aça ostouac eta fruta gastatiac; bena ihourquec etceon deüsere emaiten.

        4. Gay bates, sabela hutxic, utci cien bere buria erortera escabela baten gagnera, so eguiten cielaric lehotic ahinqui hégaltatces çabiltçan tchorier. Guero ikhoussi cutien aguertcen celian arguiçaguia eta içarrac, eta bere beïthan erran cien nigarres: Han, ene aïtaren etchia betherric da magnatas, çougnec beïtie ogui eta ardou, arraültce eta gasna, nahi dien beçain beste. Ber denboran, ni, gosses hiltcen nis heben.

        5. «Arren, jeïquicos nis, jouanen nis ene aïtaren edireytera eta erranen deot: Eguin nien bekhatu bat, çu utci nahi ukhen çuntudanian. Oguen handia ukhen nien, eta behar naïcu, badaquit ountxa. Es neçaçula deïth haboro çure semia, trata neçaçu çure magnatetaric askena beçala. Oguendant içan nis, bena acabatcen ninçan çutaric hurrun».

        6. Aïta bere baratcian tcen, bere lilien arrousa urhentcen ari; bijitatcen cutien sagartciac eta mahatxac. Ikhoussi cienian biden gagnen bere semia icerdis eta erhaüsses oro betheric, therrestatces sankhoua, doy doya sinhetxi ahal ukhien tcien. Bere buriari galtheguin tcien behar othe cienes punitu ala pharcatu. Askenian, nigarrac beguïetan hedatu ceïtçon bessouac eta haren lephouala bere buria egochten cielaric eman ceon pot handi bat.

        7. Guero jar eraci cien bere semia; deïthu çutien bere jentiac eta aïçouac: «Nahi dut maïthatu lehen beçala, gaïcho haürra, erran ceen bildu cièn beçain sarri. Içan da aski punituric; ihourec estiçola oraï arraprotchu bat ere eguin. Tciauste ikhoustera; ekhar içocie abitu eyjer bat, eçar içocie ehastun bat erhian eta oski berriac sankhouetan. Harturen ahal ducie ere oillar, ahate, eta jin erasten chahal bat houna erhaïteco; edanen, janen dugu algarrekin eta eguinen besta handi bat».

        8. Magnatec obeditu cien beren naussiari eta eçari tahailla eder bat mahagnen gagnen. Ber mementian seme guehiena jiten tcen ihicetic bere hoëquin: «Cer da arren herotx haü? oïhu eguiten du juramentus. Ouste dut khantatcen ducien heben, esta sobera goïs arrajin nadin. Erhoturic cireya, ene aïta?».

        9. «Es, ene semia, enis erhoturic, arrapostu emaïten du saharrac. Hori eguiten badut, ceren beïnis bostarios betheric. Khantatcen dugu eta irous guira, ceren beïtugu ountxa certas. Nahi ukhenic ala es, behar duquec khantatu hic ere eta bostario hartu gourekin, ceren hire anaye hil cena arrajin beïta biciala. Oraï sorthu balis beçala duc; atço galduric cia, egun houna noun den arra idirenic».

 

A. Lavie

 

Nota

        Les sons suivantes se prononcent ainsi:

        - au se dit a-ou;

        - ai, ay se dit a-i;

        - oi, oy se dit o-i;

        - ei, ey se dit é-i;

        Tous les e se prononcent é fermé;

        Tc distinctement ts;

        Tous les h sont aspirés;

        Toutes les lettres finales et tous les t se prononcent.

 

aurrekoa hurrengoa