www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

 

aurrekoa hurrengoa

[1326]

Canton de S t Jean-Pied-de-Port

Commune de St Jean-Pied-de-Port

Haür prodigua

 

        1. Gizon batec ez zitien bi seme baizic. Gastenac errantzien bere aitari: «Ordu da izan nadien ene buriaren naüsi eta ukhan dezan dihuria, yuan ahal nadien eta baster ikhus ahal dezatan. Zathi zazu zure huntasuna eta emazu eni ukhan beharduana. — Ba, ene semia, erranzien aitac, hic nahucan bezala. Gachtobat hiz eta izain hiz gaztigatia». Gero tiranta bat idokitziarekin, zathituzien bere huntasuna eta hartaz egin zitien bi parte berdinac.

        2. Egun gutin burian, seme gachtua yuanzen herritic egitian fierraindaco eta nehori adioric erran gabe. Pasatu zitien hanitz larre, oihan eta hur eta yin zen hiri handibateat, nun gastatu baitzien bere dihuru guzia. Zonbait hilabeten burian, behar izan zitien saldu bere hatiac emazte zahar bati eta yarri sehi: igorri zuten landetat astuen eta idien zaintzera.

        3. Ordian, unsa maluros izan zen. Etzien gehio oheic lo egiteco, ez suric berotzeco hotz egiten zienian. Zonbait aldiz gosia hain handi zien nun yain baitzitien, urdec yaten dituzten aza osto eta fruitu usteldu hec; bainan nehoc etziacozien emaiten deuse.

        4. Atsalde batez, sabela hutsic, utzi zien bere buria erortzera alkhi baten gainera, sogitian leihotic chorier, zoin airatzen baitziren ahinski. Gero ikusi zitien agertzen zelian ilhargia eta izarrac eta erran zien bere buriari nigar egitiarekin: «Han, ene aitain etchia muthilez bethia da, zoinec baitute ogi eta arno, arrultze eta gasna nahidien bezambat. Dembora berian ni hemen gosiac hiltzenic.

        5. Beraz chutituconuc, yuain nuc ene aitaren hatzemaïtera eta erraen diacoat: Bekatubat egin nien, zureganic urrundu nahi izan nenian. Oben handia ukhan nizin eta behar nuzu gaztigatu badiakizut hori unxa. Enezazula gehio izenda zure semia. Trata nezazu zure sehietaric menosena bezala. Obendun izan nintzan, bainan zure ganic urrun hurtzen ari nintzan».

        6. Aita bere baratzian zen, bere lilien ihistatzia akabatzen ziela; bisitatzen zitien sagar onduac eta mahaxac. Ikhusi senian yiten bidiaren gainian bere semia izerdiz eta erhaüxez estalia, zangoua errestan, doï doya sinhexi ahaltzin. Galdegin zien bere buriari gaztigatu behar zienez ala barkhatu behar zaconez. Askenian, nigarra begietan, hedatu zazcon besuac eta haren lephora bere buria botatzian eman ziacozun pot handi bat.

        7. Gero yar aazi zien bere semia; deithu zitien bere yendiac eta aüzuac: «Nahi dut maitatu, lehen bezala, ene haür gaichua errantzien bildu zireneco. Izan duzu aski gaztigatia; nehorke eztezacola egin orai erreprotchuric batere. Zaurte hunen ikhustera; ekharrakozie fite camisola pollit bat; ezarrakozie ehaztun bat ehian eta zapata berriac hoinetan. Hartzen ahal tuzie ere oillarrac, ahatiac eta ekhartzen ahatche bat hiltzeco hun dena: elgarrekin yanen, edanen eta besta handibat eginen dugu».

        8. Sehiec obeditu zuten bere nausia eta ezari tafailla eder bat mahiaian gainian. Ichtant berian, seme gehiena itzultzen zen ihizitic bere chakhurrekin. «Zer da beraz azantz hori? oihu egintzien yuramenduka. Iduri zaüt cantatzen ari zieztela hemen; etzu goïzegi itzulnain. Ehotia zirea aita?».

        9. Ez, ene semia, ez nuc hala, ihardexizien zaharrac. Haü egintendiat zeren bainiz boscarioz bethia. Cantatzendiaü eta uros gituc ezic badian zertaz. Nahi ala ez, hic ere beharcoduk cantatu eta bozcariatu gurekin zeren eta hire anaia, zoin baitzen hila, phistu beita; doi doia sortubaliz bezala duc; atzo galdia zucan, egun horra berriz hatzemana.

 

Saint Jean-Pied-de-Port, le 31 décembre 1894

L'Instituteur,

Esprabens.

 

Observations

        1. Toutes les lettres se prononcent en langue basque.

        2. U se prononce ou comme en espagnol dans la Basse-Navarre.

        3. La lettre «g» a le son dur devant toutes les voyelles et ne se prononce jamais «j».

        4. La langue basque n'a pas d'accents; tous les e sont fermés.

        5. La lettre z se prononce comme ç.

 

aurrekoa hurrengoa