www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aurrekoetxea, G. eta Videgain, X.: Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. 2004

 

aurrekoa hurrengoa

[1323]

Canton de Baïgorry

Commune de Lasse

Haur prodigua

 

        1. Guiçon batec etcitien bi seme baïcic. Gaztenac erraiten daco bere aïtari:«Ordu dut içan nadin ene buriaren nausi eta içan deçadan dihuru. Behar dut lekhu ikhusi eta yuan ahal içan nadin. Parti çaçu çure ontasuna, eta emaneçaçu eni tocatcen çana. — Ba, ene semia, aitac erraiten daco; nahucan beçala. Gaichto bat hiz eta punitia içanen hiz». Guero idoquitcen cilaric tieta bat, partitu cin bere ontasuna eta eguin citin bi parte berdinac.

        2. Dembora gutin onduan, seme gachtua yuan cen herritic buria harroric, eta nehori adioric erran gabe. Pasatu citin landa hanitz, oihanac, hur handiac, eta yin cen hiri handi batetara çointan despendiatu baitcin bere sos gucia. Çonbait hilabeteren burian saldu behartu içan citzazcon bere phildac emazte çahar bati eta soldatan yarri muthil icaiteco: igorri çuten alhorretat astuen eta idien çaintzeco.

        3. Ordian, arras maluros içan cen. Etcin içan guehiago oheric gauaz lo eiteco, ez suic berotceco hotz eiten cilaïc. Batçutan hain gose handia cin nun yaen baitzitin untsa cherriec yaten diuzten aça osto eta fruitu usteldu hec; bainan nehoc etçacon deusere emaiten.

        4. Ilhu naar batez, tripa hutsic, utci cin bere buria eortea alkhi baten gainera, behatcen cilaric leihotic chori batçu hegaldatcen cirenac ahinzki. Guero ikhusi citin aguertcen cerian ilharguia eta içarrac, eta erraiten du nigarretan: hantche, ene aitaren etchia muthilez bethia da, çoinec baitute ogui eta ano, arrultce eta gasna, nahuten beçambat. Dembora berian, ni, gosiac hiltcen nu hemen.

        5. «Beraz, yeikico niz, yuanen niz ene aitaren harrapatcera eta erranen dacot: eguin nin bekhatu bat, nahi ukhan cintudanian quitatu. Oguen handia ukhan nin eta behar nuçu punitu badaquit untsa. Ez neçaçula guehiago çure seme deitha, trata neçaçu çure azken muthila beçala. Oguendun içan nintçan, bainan peritcen nintçan çutaric urrun».

        6. Aita bere baratcian cen lilien ihistatciaren finitcen, saharren eta mahatsen ikhusten. Noiz eta ere ikhusi baïtcin bidian heldu bere semia dena izerdiz eta erhautsez estalia, zangua terrestan, doidoya sinhetsi cin. Bere buriarekin ein cin punitu behar cin ala barkhatu behar zacon... Azkenian, nigarrac beguietan, çabaldu zazcon besuac, eta lephora yauzi ein eta pot handi bat eman zacon.

        7. Guero yarraraci cin bere semia, deithu citin bere yendiac eta auzuac: «Nahi dut maithatu lehen beçala, haur gaichua, erran ceen bildu ciren beçain laster. Içan da aski punitia; nehorc ezteçacola orai gaizkibat erran. Yin cizte ikhustera, ekharracocie fite palto pollit bat, eçarracocie erhaztun bat erhian eta zapata berriac zangotan. Hartcen ahal tucie ere oillarac, ahatiac eta ekharri aetche bat hiltceco huna; edanen dugu, yanen elgarrekin eta besta handi bat einen».

        8. Muthilec obeditu çuten beren nausiari eta eçarri çuten tafaila eder bat mahiaren gainian. Memento berian, seme gueihiena yiten da ihizitic bere chakhurrekin. «Cer da ba azantz hori? dio yuramenduca. Uste dut kantuz ari cizten hemen; ezta sobera sarri yin nadin. Erhotia cirea, ene aita?».

        9. «Ez, ene semia, ez nuc hala, erresponditu cin chaharrac. Hori eiten badut, bozcarioz bethia niçalacotz duc. Kantu eguiten diagu eta uros guituc, ecin badiaü untsa certaz. Nahi içan deçakan edo ez, beharco duc ic ere kantu eguin eta bozcariotan sar hadin gurekin, ceren eta hire anaia hila cena itçuli baita bizirat. Sortcetic heldu balitz beçala duc: atzo galdia çukan, egun horra nun den hatcemana».

 

R. Quihillalt, inst r

 

Nota

        - Dans la lecture du basque toutes les lettres se prononcent: excepté dans: gui, qui.

        - La lettre u se lit ou;

        - c a les mêmes applications qu'en français.

 

aurrekoa hurrengoa